Maiatzaren 5ean, ESK sindikatuak kalitate eskaseko eskularruak ESI desberdinetan banatu zirela jakin zuen.
Zalantza horiek txineraz soilik errotulatuta egotearen ondorioz sortzen dira, eta horrek produktuaren deskribapena, osaera edo fidagarritasun-maila ezagutzea eragozten du. Horrez gain, Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2020ko apirilaren 23ko Ebazpenak, COVID-19 delakoak eragindako egungo krisiaren testuinguruan NBEei buruzkoak, ez du aurreikusten eskularru horietan agertzen den zenbakikuntza produktu kimikoen eta mikroorganismo arriskutsuen aurkako babes-eskularruetarako Europako Arauarekin parekatzea. Ebazpen horrek NBE horien baliokidetzat jotzen diren arauen zerrenda zabaldu zuen.
Horri Galaxy edo KN95 maskaretan sortutako gorabeherak gehitzen bazaizkio, FFP2 maskaretarako behar ziren estandarrak betetzen ez zituztelako, plantillaren arteko egonezina eta ezinegona justifikatuta daude.
Hortaz, ESK-k berehala erretiratu daitezen exijitzen du, Osakidetzak modu ofizialean erabilerarako egokitasuna bermatzen ez duen bitartean.