Gasteizko 2.Epaitegiak, pasaden azaroaren 25ean, ESK sindikatuak aurkeztutako salaketaren zabaltzea non Neurozirugia eta Neurofisiologia espezializazio medikoetako irregulartasunen berri ematen genuen, onartu ditu.
Era berean Bilbao-Basurtoko OSIan Neurokirugia zerbitzuko burua eta Arabako OSIko Neurofisiologia zerbitzuko burua ikertuak izango dira eta deklaratu beharko dute.
Pausu berri honek orain arte ESK sindikatuak salatutako bermatzen du. Osasun Departamenduak eta Osakidetzako zuzendaritza ezberdinek ezagutzen eta babestu izan duten, estrukturala den sistema klientelarraren aurrean gaudela argi dago.
ESK sindikatuak gogora ekarri nahi ditu Murga andereak parlamentuan: "Zuhurtasunezko etendura oposiziogileen eskubideak bermatzeko egin da, eta segurtasun juridikoa babesteko, administrazio jarduerek ez dute eraginik izan behar ikerketa judizialaren garapenean” “Gure erantzukizuna da, batetik justiziarekin kolaboratzea eta bestetik epe horretan aurkeztu diren oposiziogileak zaintzea, behar diren neurriak hartuz ".
Beraz ESK sindikatuak beharrezkoak diren neurriak hartzea exijitzen du, Osakidetzak garatutako selekzio eta hornidura sistemaren kanpo ikerketa bat, gardena eta ganorazko ikerketa behingoz egitea eta horrekin batera espezialitate mediko zehatz batzuei ezarritako sistema klientelarraren deuseztatzea.