Osakidetzak berriz, mahai sektoriala erabili du interesatzen zaizkion gauzak plazaratzeko;  langileen arazoei konponbide errealak bilatzeari uko egin dio. Mahai sektoriala frustragarria izan da. Berriz ere, Osakidetzak bere aurpegi antidemokratikoa erakutsi du, inposaketa eta burututako ekintzen aldeko zaletasuna agerian utziz eta negoziazio kolektiboari sastako ederra emanez.

 

OSAKIDETZAK 1067 PLAZETAKO OPEA MAHAIGAINERATU DU.

Eskaintza hau guztiz eznahikoa da, behin-behinekotasuna %40ra heltzen bait da, datu kezkagarria oso, estatu mailan altuena. Egun, 35.000 lagun lan egiten dugu Osakidetzan, hauetatik 14.000 (%40tik hurbil) behin-behinekoak dira eta 7.000 lanpostu inguru ezkutuko egiturazkoak dira, zereginen metaketa edo zerbitzuen beharren kontratuen bitartez.

Datu ikaragarri hauek aintzat hartu gabe, Osakidetzak bere eskaintza berritze-tasara mugatzen du (erretiratzen diren pertsonak), behin-behinekotasuna oso altua mantenduz. Eskaintza hau, beste eremuetan bezala behin-behinekotasun %8ra jaisteko helburutik oso urrun dago. Kontrako zentzuan, Osakidetzak kalitate baxuko eta guztiz prekarizatutako lanaren alde egiten du.

Laburbilduz, ESKrentzat eskaintza hau erabat onartezina da, are gehiago legeak EPE zabalagoak egitea baimentzen duenean; bakante guztiak bete, sektorean egonkortasuna bermatu eta entxufismoa saihestu zitekeelarik.  Nolako EPEak nahi ditugu? EPE gardenak, estres gutxiagokoak ikasteko denbora nahikoa emanez eta ikasi beharrekoak titulazioetara eta eguneroko lanera egokituz.

 

lanpostu funtzionalen dekretuaren aldaketa.

Osakidetzak, lanpostu funtzionalak, kategoriak, sarbide betekizunak eta funtzioak  arautzen dituen dekretua aldatu nahi duela adierazi du. Bere helburua gaur egun ditugun kontrol-mekanismoekin amaitzea da, bururatzen zaien edozein aldaketa askatasunez egin ahal izateko.

Jarrera hau guztiz antidemokratikoa deritzogu, gardentasun urriko prozesua inposatzea bilatzen bait dute.

 

osakidetzak langileen benetako arazoei ez die irtenbiderik.

Ez irtenbiderik, ez debaterik ondoko gai garrantzitsuei buruz:

  • Orain daukagun diskriminazioarekin eta soldata-eskala bikoitzarekin amaitzeko Garapen Profesionaleko Egoera honek ezinegon handia sortzen du, lan berdinaren aurrean, soldata ezberdina jasotzen duten langileen artean, urteroko deialdi eza dela eta, betekizunak bete arren, garapena jasotzen ez bait dute.
  • Plantillak handitzeko beharra kalitatez eta segurtasunez (langile eta erabiltzaileekiko) lan egin ahal izateko. Kontratazioa lehenengo egunetik.
  • Krisian zehar galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea.
  • Guztiz zahartuta dagoen 2007ko Lan Baldintzen Akordioa negoziatzeko beharra.

 

Osakidetzak bere irizpideak inposatzen jarraitzen du. ESKren ustez, Administrazioaren jarrera autoritario eta despotikoaren kontra gaudenon batasunetik, eskubideen eta kalitatezko enplegu publikoa berreskuratzea ahalbideratuko dituzten mobilizazioak deitzea ezinbestekoa da.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93