Gaur Osasun Sailburuak 2020an famili medikuak eta lehen arretako pediatrak aukeraketzeko prozesu berri bat ospatuko dela iragarri du. Iragarpen honekin batera lehen arreta indartzea lehentasuna dela Eusko Jaurlaritzarentzat adierazi du ere. ESK-ren ustez, lehen arretako arazoa ez da konponduko EPE bat zabalduz, baizik eta Osakidetzaren politikaren ildoa aldatuz. Eredu asistentzial osoa berpentsatu behar da populazioak behar duen lehen arreta zerbitzua eduki dezan.
Murga andrak adierazi duenez, EPE berri hau berme guztiekin ospa dadin Arartekok, IVAPek, sindikatuek eta beste ajenteek proposatutako neurriak kontutan hartuko dira eta EPE-aren jarraipenerako komisioa martxan jarriko da.
ESK-k zera gogoratu nahi dio sailburuari: beti jarri dugu medikuentzako EPE garbien eredu bezala Famili Medikuen eta Lehen Arretako Pediatren EPEak, haien garbitasuna ez dugu inoiz zalantzatan jarri. Beti zehaztu dugu EPE "zikinak" ospitaleko espezialistenak zirela. Bitxi iruditzen zaigu, beraz, filtrazioak egon ez daitezen neurriak ezartzea filtrazioen susmorik ez daukaten kategorietan.
Neurri horiek bai dira premiazkoak, adibidez, sailburuaren espezialidadean, kardiologian. Eta neurri horiek sindikatu guztiekin adostu beharko ziren eta ez EPE hauek sinatzen dituzten sindikatuekin soilik.