Aurtengo ekainaren 28an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion ESKri, Alfredo Espinosa Urdulizeko Ospitaleko sukalde, garbiketa, lentzeria eta ikuztegiko lizitazio prozesuak geldiaraziz. Aurretik KEAO-k, kontratu publikoen errekurtsoak ebazten dituen organoak, pribatizazio horiek Osakidetzaren araudiaren kontrakoak zirela adierazi zuen, berauek geldiaraziz.

Ezaguna da sailburuaren frustrazioarekiko tolerantzia eskasa eta euskal osasungintza publikoa zatikatu eta erosle hoberenari saltzeko grina, bakan batzuk aberasten  guztiona denaren kontura. Horregatik, KEAO-ren ebazpen batek ez zuen sailburua geldiaraziko. 

Esan beharra dago orain arte ez duela plazaratu zerbitzu publikoen pribatizazioak gizartearekiko balizko onurak frogatuko lukeen txosten bakar bat ere ez. Aitzitik, gero eta gehiago dira zerbitzu publikoak kapitalaren menpe uztearen arriskua adierazten duten txostenak. Honen erakuste dira Britainia Handiko NHSan, Gales eta Eskozian hain zuzen ere, eman diren leheneratze prozesuak. Baita hurbilago daukagun Nafarroako Osasun Zerbitzuan, Osasunbidean eman direnak.  

Baina kontseilariaren grina ez da gure osasungintzaren funtsezko zerbitzuak lizitatzera mugatzen. Arduratzen duten gaietan berriztatzen, pauso bat aurrea doa eta orain enpresa lizitatzaileak judizialki babesten arituko da. Bere diruarekin egingo balu interes-gatazka batetan pentsatu genezake, baina guztion diruarekin egingo du, hobeto esanda, egiten ari da, eta hori onartezina deritzogu.

Urriaren 31an Osakidetzak Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa ezartzea erabakitzen du, ESKri arrazoia ematen zion epaia baliogabe uzteko helburuarekin. Instantzia honetara jotzeak gutxienezko 11.200 eurotako hasierako gastu minimoa dauka tasetan. 11.200 euro publiko alor pribatuaren interesak defendatzeko. Honi gehitu beharko litzaioke kudeaketan eta prokuradoreetan gastatzen dena eta, errekurtsoa onartua ez izatekotan, prozesuaren kostak.

Denboran atzera egiten badugu irailaren 24a arte, lizitazio berri batekin topatzen gara. Kasu honetan Osakidetza Ente Publikoaren epaiketa prozesu-ordezkaritza zerbitzua kontratatzeko. Miloi bat euro hiru prokuradore bi urteetan zehar, beste bi urte luzatzeko aukerarekin, kontratatzeko.

Lizitazio hau bertan behera geratu da tramite akats bat dela eta, baina argi uzten du Darpon jaunaren Osakidetzako gatazkak azken instantziaraino  judizializatzeko duen joera. Adibide mordoa dugu horretarako; garapen profesionalaren eta txandatasun osagarriaren ez ordaintzeak, Urdulizeko zerbitzuen pribatizazioaren gaineko errekurtsoa,...; dena Auzitegi Goreneraino, Aldarrikapen laboral ñimiñoena ere azken urratseraino judizializatuak izaten dira.

Ez dago arazorik, Osakidetzak ordaintzen du, eta bitartean, patadoira jokatzen da lan-gatazkekin, denbora irabazten eta, zorte apur batekin, atzetik datorren sailburuari utziz.

Urdulizeko pribatizazioen gaiari eutsiz, Darpon jaunak arlo pribatuaren defentsa oso serio hartu duela dirudi. Ez du KEAO-ren erabakia onartzen, ez eta Erkidegoko Auzitegi Nagusiarena ere, eta orain Auzitegi Gorenera doa. Noiz geldituko du beste zereginetara bidertu daitekeen diru publikoaren xahutze hau? ESK sindikatutik diru hori hobeto non inbertitzeko zerrenda luze bat igorri diezaiokegu. Pertsonal gehiago kontratatuz, esate baterako, asistentziaren kalitatea hobetuz.

Sailburu jaunak interes pribatuak defendatzen jarraitu nahi badu, ESKtik bihar bertan dimisioa aurkeztera gonbidatzen dugu. Osasungintza pribatuan beso zabalik hartuko dute.

Euskal Herrian, 2018ko abenduaren 12an.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93