EPE amañatuen azterketa errepikapenen kontrako errekurtsoa jarri zuen ESK-k Osakidetzan eta ezezkoa jaso genuen. Gaur, azaroaren 26an, ezezko horren kontrako errekurso kontentzioso-administratiboa aurkeztu dugu.


Anestesia, kardiologia eta zirujia baskularraren azterketak errepikatzeko asmo burugogorrarekin batera, errespetugabeko eta beldurgabekeriz betetako jarrera erakutsi dute Osakidetzako buruzagiek. Errespetu falta opositoreenganako (ez dute azaldu neurri honen zergatia), eta beldurgabekeria fiskaliarenganako (ikerketa zabalik dago eta mamitsua izango dela dirudi).


ESK-k ez du ulertzen burugogortasun hau, eta horregatik errepikapen narras hauek gelditzeko gure esku dauden tresna guztiak erabiliko ditugu, fiskaliak bere konklusioak argitaratu bitartean behintzat. Argi geratzen ari da eskandalu hau ahalik eta lehenago ixteko Osakidetzak daukan borondatea, izkutatzen ari diren kaka guztia azkar tapa dadin. Osakidetzako "barne ikerketan" filtrazio eta manipulazioak frogatzen dituzten hainbeste testigantza eta dokumentu daudela jakin dugunean harrigarriago egin zaizkigu dena faltsuan ixteko presa hauek.


Eskandalu lotsagarri honen arduradun nagusia Osasun Sailburua da eta ez dute postutik kentzeko asmorik; are gehiago, Urkullu Lehendakariaren parte-hartze tamalgarria entzun genion pasa den ostiralean: Darponen kudeaketa defendatu zuen berriro, bat egin zuen sistema ustel eta klientelar hau defendatzen dutenekin eta argi eta garbi adierazi zigun EAEko instituzioak haien batzoki partikularra balira bezala kudeatzen jarraituko dutela.  

ESK-k Deloitterekiko kontratua etetzeko eta kontratazio-zerrenden kudeaketa % 100 publikoa egiteko Zerbitzu Zentraletan kontzentrazioa egin du

ESK-k Osakidetzako kontratazio-zerrenden kudeaketa pribatua denetik dagoen etengabeko kaosa salatu dugu Irakurri

ESK, ELA eta LAB sindikatuek bat egin dute herri plataformek deitutako mobilizazioekin, osasun ituna errefusatzeko

Osasun publikoaren defentsan funtsezkoak diren eragile sozial eta profesionalak baztertzea izan da Osasun Itunaren jomuga. Irakurri

ESK-k Deloitterekiko kontratua etetea eta kontratazio-zerrenden kudeaketa % 100 publikoa egitea eskatzen du

ESK-k Osakidetzako kontratazio-zerrenden kudeaketa pribatua denetik dagoen etengabeko kaosa salatzen dugu Irakurri

ESK Osasun Goi-mailako Teknikarien grebaren aurrean

Gustatuko zitzaigukeen deialdia pluralagoa izan balitz, eztabaidetan parte hartu ahal izateko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101