Duela gutxi Justizia Auzitegi Nagusiak Osakidetzako karrera profesionalari buruzko epaia eman du; bertan, Osakidetzari behartzen zaio 2011ko deialdian parte hartu zutenen mailak aitor eta hauek atzerapenekin ordaintzea. Epai honek 100 milioi baino gehiagoko aitortza dakar parte hartu zuten 7.000 langileentzat.

Deialdiaren gabetzeak (Raxoiren Gobernuak ezarritako murrizketen inposaketekin justifikatua bere garaian), egia esan, enpleguaren suntsiketa, eskubide eta soldaten murrizketa eta
asistentzia-kalitatearen narriadurako politika erasokorrenekin EAJren bat etortzea ekarri zuenaren ideia sendotzen du epai honek.

Garapen profesionalaren gabetzea Osakidetzaren aldetik berdintasun irizpidea hausten du, onartezineko diskriminazio bat ezarriz garapen profesionala kobratzen dutenen eta ez dutenen artean nahiz eta azken hauek kobratzeko baldintzak betetzen dituzten. Baita etendura luze horretan baldintzak bete eta garapena lortzeko aukerarik eman ez zaienentzat. Diskriminazio honek haserre bizia eragiten du lan bera egiten duten langileen artean.

ESK-k Osakidetzari epaia bete dezala berriro exijitzen dio eta lapurtu zigun dirua ordain dezala. Alde batetik, “harrokeriaz agertzen duten egoera ekonomiko berriak” eskubideak eta
erosteko ahalmena berreskuratzeko bidea ematen du (galera krisialdian % 21era heldu da).

Bestaldetik, balioak ezin dira kanpora bota ezta eskubide hori aldarrikatzen duten 7.000 pertsona horien bizkarretik erantzukizuna leporatu. Gogorarazten diegu garapen profesionalerako
eredu hori ez dela gurea, eredu hori guretzat injustua, subjektibia eta diskriminatzailea delako. Eredu hau Administrazioarena da, sindikatu batzuekin itaundu zuena. Hori da duguna eta
berak ezarri behar du.

ESK-k honakoa exijitzen du:

  • Epaia berehala betetzea eta mailetako atzerapenen ordainketa.
  • Ohiz kanpoko deialdi berri bat hastea zazpi urtetan geldirik egon ostean. Deialdi honek kobratu ez diren atzerapenen kobrantza bermatu beharko du, baita denboraldi honetan eman direnen kobrantzak.
  • Garapen profesionalerako eredu berri baten negoziazioa, buruzagitzen faktore subjektiboak eta fiskalizatzaileak kenduz, baita desberdinatasunak ere. Eredu justuago, objektiboago eta bizkorragoa.

Lortzeko, ESK-k langileak animatzen ditu mobiliza gaitezen epaiaren betetzea exijituz, lanuzterako deialdiak baztertu gabe Osakidetzak ez ordaintzeko bere bostean jarraituko balu.

Langile guztiak deituko duen batasun sindikaletik emandako erantzun baten aldekoa da ESK. Denon artean epaia betearaziko diegulakoan gaudelako. Batasun horen bila aritu gara orain arte. Hala ere, sindikatuok elkarrekin joateko behar diren baldintzak lortu ez direnez orain arte, eta mobilizazioa beharrezkotzat jotzen dugunez, animatzen zaituztegu ESK-k ASTEARTEAN, hilak 19, GURUTZETAKO OSPITALAREN AURREKO ALDEAN egingo duen elkarretaratzean parte har ezazuen.

Osakidetza aldatu etika eta zintzotasunetik

Botoa eskatzen dizugu zintzotasunez lan egiteko lan-baldintza duinen alde eta guztiok zainduko gaituen Osakidetzaren alde. Aldaketa ere zure esku dago. Irakurri

Osakidetzak 20-21-22-E EPEaren prozesua zapuztu nahi du

Argi duguna da ESKrentzat erabaki ona izan zela Osakidetzan emandako zerbitzuak gainerako administrazio publikoenaren gainetik baloratzea Irakurri

Hau da gure programa Osakidetzarako

Osakidetzako langile guztientzat baldintza duinak bermatzeko ESK-k bultzatuko dituen proposamenak azaltzen dizkizuegu. Irakurri

Erabateko sekretismoa 20-21-22-E EPEaren ebazpenean

Onartezina da plantilla eta oposiziogile guztiak erabateko desinformazio egoeran mantentzea. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92