Osakidetzako espezialisten kontratazio iruzurra salatu duten txoriburuak gaituzue. Ezin dugu bakarrik jarraitu eta horregatik zuengana jotzen dugu gaur.

Munduko ebidentzia guztiek ezin dutela ezer demostratu agerian geratzen ari da, parean daukagunei beti geratzen baitzaie ezetza eta ezinezkotasuna, Fabraren loteriarekin gertatzen zen
bezala. Denok dakiguna agerian geratzeko frogak eskatzen dizkigute behin eta berriro, aurreko EPE-en emaitzeen aurrean argi ikusten denean izkutatu gabeko nepotismoa.

Elkarte moderno eta demokratiko baten alde gaude, zeinean denok aukera berdinak dauzkagun. Zentzu horretan ezin dugu onartu Osakidetzan indarrean dirauen sistema feudalista hau.

Aurrerapausu bat emateko unea iritsi da, ez da egongo disidentzia gehiagorik oraingo hau amatatzen bada Osakidetzako langileriaren isiltasunean. Beldurrik gabe hitz egiteko garaia da hau,
jende asko entzuten ari da eta nahi eta merezi dugun etorkizun gardena lortzeko momentu kritiko batean gaude.

Mugika anderearen astakeriaren aurrean, gaizkileak bezala tratatu gintuenean, eskertu nahi dugu bihotzez igarri dugun babesa, bai lankideengandik bai hiritarreengandik (besteak beste,
sinadura plataforma baten erakutsitakoa). Babes honek baieztatzen du gaur arte adierazi dugun guztia. Aipatzekoa da ere fiskaliatik egiten ari den lan bikaina.

Borroka honetara batu zaitezten eskatzen dizuegu lotsarik gabe. Hitz egin dezagun argi eta ozen, elkarrekin indartsuagoak izango garelako.

Gaza iparraldeko Indonesiako Ospitaleko zuzendariaren hilketa salatzen dugu

Uztailaren 10ean 11:00etan Santiago ospitalean elkarteratzea Irakurri

ESK eta ELA sindikatuek barrualde galdakao ESIan beroaren aurkako prebentzio neurririk eza salatu dute

Arazoa ez da berria, udaz uda errepikatzen da eta hainbat zentrori eragiten dio. ESIaren eta Eusko Jaurlaritzaren inbertsio faltaren ondorio Irakurri

Euskal osasun ituna: bidaia honetarako ez dira behar zakuto hauek

Osasun ituna oxigeno-baloi handia izan da Osasun Saila aurpegia garbitzen saia dadin. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102