Sakatu hemen komunikatu hau hitz egiten duen akordioa jaisteko.


Gaur goizean Osakidetzako mahai sektorialean, SATSE, SME eta UGTek 3300 plazatako EPErako akordioa zinatu dute Administrazioarekin (3000 txanda librean eta 300 barne promozioan). Eskainitako plazen %90entzako lekualdatze lehiaketa ere zinatu dute. Akordio eskasa ESK sindikatuarentzat, ondorengo arrazoiengatik:

 

ENPLEGUA

  • 3000 plazatako eskaintza hau azkenengo urtetakoak baino EPE handiagoa bada ere, sektorearen behar eta ahalmenetik (administrazioarentzat ez du kostu ekonomikorik) oso urrun gelditzen da. Gaur egun 35.000 langile gara, hauetatik 14.000 (ia %40a) behin-behineko izaera dugu. Gainera hauen artean talde garrantzitsu bat (5.000 baino gehiago) lanpostu estrukturalak dira.
  • Proposamen hau, espainiar estatuan ez bezala, behin-behinekotasuna %8ra arte jaisteko hainbat argi-urtetara dago. Europako auzitegiak Administrazio Publikoko kontratazioaren zati handi bat Iruzurrezkotzat jo du berriki. Hala ere, Osakidetzak ez du esaten zenbat bakante diren estrukturalak behin-behinekotasuna jaitsi ahal izateko. Nor da erruduna orain Madrilgo inposaketei leporatu ezin zaionean?
  • Operario, sukaldari  eta mantentze lanetarako plazak ateratzea positibotzat jotzen badugu ere, ez dira nahikoak. Argi ikusi daiteke Osakidetzak egiten duen xantaian, kolektibo hauetarako plaza gehiago eskainiz pribatizazioak onartzearen truke. Plaza horiek ateratzea posible bada, zergatik ez dute egiten?


PRIBATIZAZIOA

  • Gainera, dakiten modu bakarrean egiten dute, inposaketaren bitartez eta hiritarrei ekonomiaren gaineko inpaktuari buruzko kalitatezko ikerketarik azaltzeari uko egiten. Eta ez dute egiten ikerketa horrek azalduko bait zuen pribatizazioak, gaur egun, diru-kutxa publikorako gain-kostua, zerbitzu kalitatearen galera eta prekarietatearen hazkundea suposatzen duela. Argi geratu zen Nafarroako Ospitaleko sukaldearen pribatizazioarekin; erabiltzaileen milaka salaketekin eta Nafarroako Kontuen Ganbararen informearekin, non, foru diru-kutxarentzako suposatu zuen gain-kostua plazaratzen zen. Orain dela hilabete gutxi Nafarroako sukaldea esparru publikora itzuli zen. Ez al die ematen zertan pentsatu?
  • Osakidetzak, modu autoritarioan, zerbitzu berriak ez pribatizatzeko bere akordio propioak betetzeke uzten ditu. Urdulizeko sukaldea pribatizatzeko bere helburuarekin jarraitzen dute OARC/KEAO-k ESKri arrazoia eman badio ere sukalde, garbitegi, lisatze eta garbiketa zerbitzuen lizitazioak  baliogabetuz.


MURRIZKETEN LEHENERATZEA

Osakidetzak ez du hitzik esaten:

  • 2011ko Garapen profesionaleko deialdiaren ebazpenari buruz. Langileengan egoneza eta diskriminazioa sortuz.

Laburbilduz, Osakidetzari arnasa ematen  dion akordioa da hau, aurpegia garbitzea errazten dio berandu datorren EPE eskas honekin. Bitartean, zerbitzuen pribatizazioa, langileen egonkortasuna eta krisiaren aitzakiaz lapurtutako eskubideen berreskuratzea  bezalako premiazko arazoak konpontzeke usten dira. Langilegoa prekarietate maila altuarekin jarraituko du eta honen aurrean borrokan jarraitu behar dugu.

  • Lehenengo egunetik kontratatzeari buruz, langileen osasuna arriskuan jarriz, lan erritmo altuagoak pairatuz eta, azken finean, hiritarrei eskainitako zerbitzua arriskuan jarriz ere.
  • Langileen gaixotasuna ez zigortzeari buruz.
  • Krisian zehar galdutako erosteko-ahalmena berreskuratzeari buruz. Etab

Batasun sindikalak eskaintzen digun aukera paregabea galdu dela deritzogu, gerorako utziz arazo larrien konponketa. Etorkizuna zehaztu gabe gelditzen da, aurrean akordioak ez betetzeko joera handia duen Administrazioa daukagun bitartean.


ESKak langileak mobilizatzera animatzen jarraituko du lapurtutako eskubideak berreskuratu, lan baldintza duinak lortu eta zerbitzu publiko %100 publikoak lortu arte.

 

Barakaldon, 2017ko ekainak 23.


Barakaldo a, 23 de junio de 2017.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93