Orain dela gutxi pertsonal laboralari 2015eko kanosoen gozamena ukatzen dion sententzia bat argitaratu du Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak.
Justiziak hartu dituen azken jarreren ostean, ez gaitu ezer harritzen, hala ere, ESKren iritziz, milaka lankideen eskubideak urratzeko epaileak erabili dituen argudioak, zentzugabekeria hutsa dira.
Zentzu honetan, aipatzekoa da epaileak argudiatzen duela, beste hainbat gauzen artean, neurriak lukeen kostu ekonomiko altua eta honen eragina aurrekontuetan. Horretarako, 2015eko “C” hepatitisaren tratamenduen finantzazioaren kostua eta sendagaien BEZaren igoera suposatu zuen gainkostua aipatzen ditu, aurrekontuetan desbideratze gehiagorik egitea bideraezina dela esateko.
ESKtik, Osakidetzako langilegoari eskubideak eman edo kentzeko justiziaren argudio hau salatu nahi dugu. Nork ezarri du epaile hau Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Kontseilaria bezala? Non geratzen da edozein Estatu Demokratikoari exijitzen zaion botere banaketa?
Era berean, sententziaren zehaztapenak gaitzetsi nahi ditugu, Osakidetzako langilegoaren lan-eskubideak eta hiritarren kalitatezko osasungintza izateko eskubidea kontrajartzen bait ditu.
ESKtik argi eta garbi adierazi nahi dugu ez dutela lortuko. Kalitatezko osasun erabat publikoa defendatzen dugu, non gizarteari, kalitatezko zerbitzua eskaintzen zaion, eskubidez hornitutako langile profesionalen aldetik. Ez dira arazo kontrajarriak, elkarren osagarriak baizik: nekez emango da kalitatezko zerbitzua langilegoaren lana ez ba du onespena jasotzen.
Amaitzeko, ESKtik nabarmendu nahi dugu, sententzia honek funtzio berdinak betetzen dituzten langileen arteko lan-baldintzen desparekotasuna areagotzen duela. Horregatik sententzia honi gure aurkakotasuna adierazi nahi diogu; lan berdinen aurrean, eskubide berdinak.
Gure eskubideak defenda ditzagun!!!