Osakidetzak, sindikatuak informatu gabe, kaltetutako langileak kontutan hartu gabe eta gardentasun apurrik gabe, bere gogo pribatizatzailean, beste urrats bat eman nahi du. Osakidetzako informatika zerbitzua berregituratu nahi dute, helburu zehatz batekin: pribatizatu, EJIEri saldu eta langileen lan-baldintzak kaltetu.


Zuzenbide pribatuko sozietate hau Eusko Jaurlaritzaren menpe dago eta 1982. urtean sortu zen erakunde publiko zein enpresa pribatuei zerbitzua eskaintzeko.

EJIEk helburu ekonomizista garbia dauka eta horretarako estrategia enpresarial ilunenak erabiltzen ditu:

  • Beste administrazioetako (edo empresa pribatuetako) kontratuak lortzen ditu.
  • Esleipen hauek subkontratatzen ditu: LKS, INDRA, El Corte Ingles.
  • Subkontrata hauek eskatzen duten diruaren erdia baino gutxiago gastatzen dute soldatak ordaintzen. Adibidez: EJIEk 2.400 euro ordaintzen du KZ Guneako lanpostu bakoitzeko.
  • Subkontratatutako enpresak berriz 700-800 euro ordaintzen dio langile bakoitzari.

OSAKIDETZAK pribatizazioaren karratura lortu nahi du: Zerbitzu propio bat gestio pribatuko enpresa bati esleitu egiten dio eta honek, aldi berean, beste empresa bati. Nork dio pribatizazioa ez dala negozio borobila… enpresa pribatuarentzat?

Berregituraketa edo pribatizazio honek ondorio negargarriak ditu:

  • Lehendabizikoa, kalitate asistentzialaren galera: Gaur eguneko osasun sistemetan arazo informatikoak arin konpontzea ezinbestekoa da. Hau lortzea oso saila da esleipen kate luzeko sistema honekin, non langile prekarizatuen soldatak hain txikian diren.
  • Gaur eguneko plantilla arintzea. Apurka apurka informatikarekin zerikusirik duten kategoriak ezabatzen saiatuko dira. Funtzio aldaketak, mugikortazun geografikoa eta abarreko mekanismoak erabili ohi dituzte halakoetan, lan eskubideak urratuz.
  • Prozesu honek ez du inoiz langilego gehiagoren kontratazioa ekarriko. Alderantziz. Osakidetzaren gaur eguneko leloa jarraitzen saiatuko dira; “jende gutxiagorekin, gehiago egin”.
  • Enpresa pribatuaren eskuetan uzten da gure osasunaren inguruko informazioaren kudeaketa.
  • Enpresa pribatuaren aberaztea diru publikoaren kontura, are okerrago, osasun publikoaren kontura.

Gardentasun falta eta informazio eskaziaren atzean gauza onik ez daiteke egon. Lan-eskubideen murrizketa eta enpresa pribatura diru publikoaren trasferentzia ezkutatzen saiatzen ari dira.


ESKak berregituraketa-pribatizazio honen aurka agertzen da. Plantillari ahotza ematea, pribatizazio prozesua atzera botatzea eta langileen lan-baldintzak errespetatzea exijitzen dugu. Gure osasun sisteman informatikak bizizko garrantzia duelako. ESKak langileei deia luzatzen die adi jarraitu daitezen administrazioak planteatuko dituen hurrengo urratsetara.

Osakidetza aldatu etika eta zintzotasunetik

Botoa eskatzen dizugu zintzotasunez lan egiteko lan-baldintza duinen alde eta guztiok zainduko gaituen Osakidetzaren alde. Aldaketa ere zure esku dago. Irakurri

Osakidetzak 20-21-22-E EPEaren prozesua zapuztu nahi du

Argi duguna da ESKrentzat erabaki ona izan zela Osakidetzan emandako zerbitzuak gainerako administrazio publikoenaren gainetik baloratzea Irakurri

Hau da gure programa Osakidetzarako

Osakidetzako langile guztientzat baldintza duinak bermatzeko ESK-k bultzatuko dituen proposamenak azaltzen dizkizuegu. Irakurri

Erabateko sekretismoa 20-21-22-E EPEaren ebazpenean

Onartezina da plantilla eta oposiziogile guztiak erabateko desinformazio egoeran mantentzea. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92