Osakidetzako langileok lan-tratu txarrak jasaten ditugu. Prekarietatea da, bai lanean bai bizitzan, menderatze honen ezaugarrietako bat, eta bestea egonkortasunaren galeraztea, langileok denboraren zehar lortutako eskubide sozial eta laboralak aurrez aurre erasotuz.


Murrizketek eta lan erreforma bezalakoek baliabiderik gabe uzten gaituzte Osakidetzako langileok ezagutu dugun mutur handiko prekarietateaz, abusuaz eta esplotazioaz defendatzeko.
Tratu txar hauek lau urteren buruan 80 kontratutik gora izatera eramaten gaituzte; gehienak eguneko eta orduko kontratuak. Erritmo honetan bizpahiru bizitza beharko ditugu kotizatzen erretiro duin bateaz gozatzeko.


Behin-behineko medikuek beste espezialitateko ordezkapenak, pediatria kasu, egiten dituzte iraunaldi luzeagoko kontratuak izateko, bi eta hiru kupo betetzen dituztelarik, ordezkorik ez dagoelako; egun batetik bestera, eta kasu batzuetan egunean zehar ere, aldatzen diren karteldegiekin.


ESI batzuetako profesional batzuk, erabili eta botatzen dituzten gerentzien nepotismoa dela bide, nahiago dute pribatuan lan egitea.


Aisialdia zokoratu behar izaten duten erizainak, eskatzen zaiena egiteko, agintarien aginduetara fidela ez bazara hala moduzko kontratu justu bat izateko aukerak murrizten direlako.


Eta nola kalifikatu inork kontrolatzen ez dituen konfiantza-lanpostuetarako ehunka kontratazio horiek, aldi baterako izendapen horiek baina luzaroan dirauten telebista-iragarkiaren “koneju”-txoaren pilak bezala, langile gehienak larrua uzti behar dutenean kontratu duin bat izateko ematen iraina. Nork kontrolatzen ditu influentzia- eta fabore-trafiko hori? Gerentziek lanpostu guzti horien berri argi eta garbi azaldu behar dute, eta politiko berriek exijitu langile guztiok lan-baldintza duin eta berberak izan ditzagun.


Eta zer esanik osasunarentzako arrisku bihurtzen diren lan-baldintzak, egunez egun handiagoak diren lan-kargak, prekariagoak diren eta kalitate txarreko baliabideak; gure arreta psikologikoa eta osasun integrala arriskuan jartzen dituzten faktore guzti horiek.


Profesionalak ez diren irizpideengatik, baizik eta zure zereginei ekiteko adierazten duzun sumisio edo errebeldiarengatik kontratua ez berritzeak eragiten digun ikarak etengabeko estres egoerara eramaten gaitu, ixiltasun-legea nagusituz.


Gurea dena defendatzen dugu, osasun-sistema publikoak duintasun eta justiziaren berme izan behar du lan-harremanetan. Gurea denaren aldeko dugun defentsa eta borroka ahalmena galtzen badugu tunel ilun batean sartuko gara, gure lan-baldintzekiko laidoz eta pribatizazioz beteriko tunel iluna, heuren interes ekonomikoen mesedetan.


Umildu eta iraintzen gaituzte, heuren despotismoaren biktimak gara, eta gure eskubideen aurkako etengabeko erasoa jasaten dugu; ez dezagun minutu bat gehiago onartu esplotazio anker hori.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93