SATSEren epaiaren ostean, hondamendia piztu da. Zentzuzko denbora batean konponduko zela zirudien lehenengo Osakidetzako EPEa zapuztu egin da.Asteak generamatzan zurrumurru asko entzuten epai honi eta honen ondorioei buruz, baina ez da izan ESK-k sekretismoa salatu duen arte Osakidetza eta inplikatutako sinidkatoak hitz egiten hasi direla.
ESK-k ez ditu ulertzen SATSE salaketa hau martxan jartzera eraman zuten motibazioak eta ez gara hasiko baloratzen ere, langileek laster izango dute horretarako aukera. Gure lehentasuna da arazo honi irtenbidea bilatzen saiatzea.
Argi duguna da ESKrentzat erabaki ona izan zela Osakidetzan emandako zerbitzuak gainerako administrazio publikoenaren gainetik baloratzea.
Hemen gakoa da Osakidetzak joko-arauak guztiz haustea erabaki duela, oinarri orokorrei muzin eginez, eta iragarri du ez dituela bi EPEak aldi berean ebatziko. Oinarriak oso argiak ziren alde horretatik, bi prozesuak, Egonkortze EPEa eta 20-21-22 EPEak, aldi berean ebatzi behar ziren, horrela oposiziogileek aukera izan zezaten.
SATSEren epaiak 20-21-22 EPEko prozesuan emandako zerbitzuen puntuazioari eragiten dio, baina ondorio kaltegarriak ditu oposiziogileentzat. Hala ere, horrek ez du esan nahi bi prozesuak une desberdinetan ebatzi behar direnik. Osakidetzak aukera bakarra du oinarri orokorren arabera, prozesu bakoitzean esperientzia profesionaleko puntuak dagokion moduan zenbatzea eta aldi berean ebaztea.
Daukagun gauza bakarra intranet korporatiboan argitaratutako informazioa da, eta informazio hori ez dago mundu guztiaren eskura.Une honetan Osakidetzan lanean ari ez diren oposiziogileek ezin dute informazio hori eskuratu. ESK-k bere zerbitzu juridikoak aktibatu ditu astakeria hau geldiarazten saiatzeko, oposiziogileak babesik gabe uzten baititu.