ESK-k helegitea aurkeztu du administrazioarekiko auzien epaitegian, Osakidetzako biltegien pribatizazioaren aurkako borrokan.
Osakidetzako biltegien pribatizazioa zekarren lizitazioa argitaratu zenean ESK-k errekurtsoa jarri zuen KEAOren aurrean, hau da, Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan. Organo horrek Osakidetzaren aldeko epaia eman zuen, beraz, ESK-tik bide judizialetik borrokan jarraitzea erabaki genuen.
ESK-k beti argi izan du pribatizazioek soilik behatz esleitzaileak bedeinkatzen dituen lagunen poltsikoen onura bilatzen dutela. Baina gainerako gizartearentzat dena galerak dira: zerbitzua garestitzen da enpresak eramaten duen etekinagatik, enplegu publikoa galtzen da lan baldintza prekarioak dituen enplegu pribatuaren mesedetan; gogora ditzagun garbiketako azpikontratek edo La Pauek osasun garraioan dituzten gatazkak eta garrantzitsuena, helburua zerbitzu publikoa izateari uzten dio logika kapitalista ulertzen duen bakarra izatera pasatuz; ahalik eta etekinik handiena lortzea inbertsiorik txikienarekin.
Uste sendo horren ondorioz, Gurutzetako sukaldearen hornikuntzan gauzatu nahi izan zuten pribatizazioa geldiaraztea lortu genuen, baita Urdulizko Ospitaleko sukalde, lentzeria eta garbiketa zerbitzuen pribatizazioa ere.
ESKn argi daukagu borroka hau batasunetik irabaziko dela, horregatik eskatu dugu gure prozedura gainerako sindikatuenarekin metatzea, Osakidetzaren aurrean demanda bakarra lortzeko asmoz.