Osakidetzak 10 urte baino gehiago hauteskunderik egin gabe egon ondoren, Mahai Sektorialean dauden sindikatuek hauteskunde-aurreabisua egin zuten, eta horrek esan nahi du langileek azaroaren 28an aukeratu ahal izango dituztela ordezkariak.
ESKrentzat, Osakidetzak eta Mahai Sektorialean dauden sindikatuek lortutako akordioa ez da akordio ona, Frankenstein motako ordezkaritza eremu antinaturalen sorrera onartzea baitakar, plantillak izan beharko lukeen ordezkaritza gutxitzea dakartenak.
Ordezkaritza eremu antinatural horien adibide dira, besteak beste, Zuzendaritza Nagusiko Langileen Batzordea eta Emergentziakoa batzen duena; Gorlizko Ospitaleko, Santa Marina Ospitaleko eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Batzordea eta Bidasoako ESIko Langileen Batzordea Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearekin elkartzea.
ESK-k aspalditik eskatu du "alegaltasun" egoera hori berehala konpon zedin. ESK-k uste du egungo ordezkariok ez dugula legitimitaterik aukeratu ez gaituzten plantillen izenean hitz egiteko orduan, eta, hauteskunde-prozesu honen hasiera agurtzen dugun arren, sentitzen dugu hain berandu gertatu izana, 10 urte baino gehiago hauetan sartu diren edo utzi duten pertsona askok ez dute izan haiek defendatuko dituen ahots legitimorik.