ESK-tik denbora daramagu salatzen Emergentziak eta Osakidetzak pairatzen dituen arazoak ez direla konpontzen autokontzertazioaren prezioaren igoerarekin. Autokontzertazioaren ondorioz, arazoak denboran zehar irauten du, berehalako konponbiderik eman gabe, eta hori da, hain zuzen ere, gure zerbitzuak oraintxe bertan behar duena: berehalako konponbideak.

Urteak daramatzagu egiturazko arazoak izaten negoziazio-jarrerarik gabeko zuzendaritza-taldearekin, inolako plan estrategiko zehatzik gabe, eta, ondorioz, zerbitzuak noraezean jarraitzen du. Autokontzertazioaren prezioa handitzeak beste neurririk gabe ez ditu arazoak konpontzen.

Zerbitzuaren funtzionamendua ezin da langileen gehiegizko ahaleginean oinarritu, kudeaketa taldeak desagertuta jarraitzen duen bitartean eta langileek egindako eskaerei erantzunik eman gabe.

Egoiliarrak Emergentzietako mediku-lanak egiteari dagokionez, adar jotzea iruditzen zaigu, langileak karteldegirik gabe dauden bitartean. Urteak daramatzagu Osakidetza arautzen duen Akordioaren 35. artikulua ez dela betetzen salatuz, eta legea bete arte salatzen jarraituko dugu. Beharrezkoa da karteldegirik ez duten langileek bi hilez behingo karteldegiak izatea, eta, gaur egun, dauden txanda guztiekin, baita hiruhileko edo lauhilekoak.

Duela urte batzuetatik ditugun arazoek okerrera egin dute, koordinazio-zentro azkenetan, langile gutxiagorekin lan gehiago eginez, legea betetzen ez duen kontratazio-politikarekin eta karteldegien kudeaketa ezin txarragoarekin. Emergentziak hondoratzen ari da, egoera oso larria da, ekainean eta uztailean 70 txanda baino gehiago bete gabe egon dira, eta ezin izan ditugu herritarrak behar bezala artatu.

Kudeaketa Talde osoaren dimisioa behar dugu. Azken urteotako politikarekin arazoak areagotzea bakarrik lortu dute. Sortzen ari den osasun-arreta duina eta kalitatezkoa izan dadin, beharrezkoa da plan estrategiko zehatza duen Zuzendaritza talde bat edukitzea.

KUDEAKETA-TALDE OSOAREN DIMISIOA BEHAR DUGU!

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93