Uztailaren 1ean osasun-zentroetako emaginen greba dago deituta. Profesional hauen ordezkapen falta areagotu egiten da oporraldietan, eta horren ondorioz, emakumeak hartatzeko arazo handiagoak daude. Emaginen gabezia urrunetik datorren arren, eta beste kategoria batzuekin gertatzen den bezala, Osakidetzak ez du inolako interesik erakutsi arazo horri irtenbidea emateko.

Hala eta guztiz ere, azken Mahai Sektorialetan autokontzertazioa eta osasun-zentroetako lan-ordutegien aldaketak baino ez dituzte jorratu, profesional hauen osasunari eragiten dieten lan-baldintzak okertzea dakartenak eta egoera larri honen itxiera faltsua eragiten duena.

SATSE (sindikatu korporatiboa izanik) mobilizatu egin da emaginei ere autokontzertazioa aplikatzeko, hau da, profesional falta aparteko orduak prezio jakin batean eginez konpentsatzeko. Baina ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK-k aspalditik salatu dugu neurri hori ez dela Osakidetzak duen profesionalen falta larriari irtenbidea emateko lagungarria, baizik eta egoera estali egiten duela denboran zehar luzatuz. Gogorarazi behar da autokontzertazioa aspaldidanik aplikatzen zaiela langile fakultatiboei, eta profesional horien falta larriagotu egin dela azken urteotan. Horren ondorioz, osasun-zentroetako ordutegia murriztu egin da, eta herritarrei ematen zaien arreta okertu egin da. Emaginen kasuan, ordezkapenik ez izate horrek, ESI guztietan bezala, emakumeei zuzendutako osasun-programetan eraginak ditu, hala nola umetoki-lepoko minbiziaren baheketa, zoru pelbikoaren errehabilitazioa edo metodo antisorgailuetarako orientazioa eten egiten da oporraldietan, eta beste zerbitzu batzuen osasunerako asistentzia murriztu egiten da: haurdunaldiaren jarraipena, erditu ondorengo eta edoskitzaroko kontsultak, haurdunaldia eteteko kontsultak...

Sindikatuok urteak daramatzagu egoera hau salatzen, eta Osakidetzak ez du konponbidea bilatzeko interesik. Azken mahai sektorialetan Osakidetzak autokontzertazioa jorratu besterik ez du egin, eta argi dago arazo larri honi irtenbidea ematea ez dela bere lehentasuna. Ohartarazten dugu Osakidetzak epe labur, ertain eta luzera profesionalak erakartzeko eta fidelizatzeko neurririk hartzen ez duen bitartean, egoera hau errepikatu eta larriagotu egingo dela urtez urte. ESI guztietan dagoen emaginen eta beste profesional batzuen faltaren arazo honi errotik konpontzeko neurriak mahai sektorialean negoziatu daitezen eta profesional hauei arrisku psikosozialen ebaluazioa egitea eskatzen dugu, hartutako neurriek haien osasunean duten eragina zein den ebaluatzeko.

Horregatik guztiagatik, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok ez dugu bat egiten SATSEk deitutako emaginen grebarekin, non aldarrikapenaren helburua autokontzertazioa eta aparteko orduak egitea den. Hemen sinatzen dugun sindikatuok sakoneko arazoari erantzungo dioten eta emaginen lan-baldintzak hobetuko dituzten aldarrikapenak bultzatuko dituzten mobilizazioen alde egiten dugu.

Osatek, integrazioa orain!

Osateken kudeaketa txarraren ondorioz, langile askoren lan-baldintzak okertzen ari dira, eta, ondorioz, lan-eskubideei dagokienez, eskala bikoitza sortzen ari da. Irakurri

SAE eta TECNOS, VOX-ekin negoziatzen dute. Faxismoarekin ez da negoziatzen!

Onartezina da lan gatazkak bide bazterretan konpontzen zituen erregimen baten oinordekoei ahotsa ematea. Orain Akordio Arautzaile berri baten negoziazioa hasten Irakurri

ESK Osasun Goi-mailako Teknikarien grebaren aurrean

Deialdi hau Estatuan egin da, eta elkarte profesionalek eta sindikatu korporatiboek bakarrik hartu dute parte. Gustatuko litzaiguke deialdia pluralagoa izatea. Irakurri

Osakidetza, osasun mentalarekin, utzi espekulatzeari!!

Desde ESK, queremos denunciar el oscurantismo y la forma en la que se está llevando a cabo dicho proceso, sin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106