Gizona, zuria, medikua, arreta espezializarukoa, zerbitzu burua, epe doparuetan mirgilduta…

Pribilegioa eta inpunitatea, jainkoa ta lege zaharra. Ondo ez dabilena aldatzeko hartu beharko litekeen justu kontrako norabidea. Pradales lehendakariak Status Quoren aldeko erabakia hartu du. “Hau beti horrela egin da”-ren aldeko asmo-adierazpen argia.

Osakidetzan norabide-aldaketataren aldekoak garenok begenuen susmoa ez zetoztela garai onak. Baina Alberto Martinezen aukeraketak agerian utzi du “indar berria”-ren lelopean egiteko modu-zaharren aldeko apostua zegoela.

Gizon zuriaren betaurrekoen bitartez begiratuko du mundua Osasun Sailak. Inportantea dena ardatz, albo batera geratuko dira emakumearen osasunaren inguruko arretak, publikoan abortatzeko eskubidea, langileen kontziliazio eskubideak eta zaintza lanak orokorrean, emagin faltaren arazotxoak…

Arreta espezializatuko mediku bat aukeratzea ere ez da erabaki inozentea. Lehen Arretaren egoera itogarria osaungintzaren arazo larrienerarikoa den honetan esparruarekin inolako erlazioa duen norbait osasun saiburu izendatzea oso esanguratsua da. Pradalesek salatzen dugun ospitalzentrismoa indartzeko erabakia hartu du.

Alberto Martínez Gurutzetako Anestesia-zerbitzuko burua izan da orain arte eta burura datorkigu 2022ko abenduaren jauntxoen matxinada. Garai hartan Osakidetzak Zerbitzu -buruen pribilegioen kontra zioan erabaki batzuk hartu zituen eta erreakzioa etorri zen. Zerbitzu buruena pribilegioen mundua da, ahalguztidunena. Nork operatzen duen, zer operarzen duen, nork lan egiten duen, nor merezi duen ikerketa jakin parte izatea, nori egokituko zaizkion abenduko zubiako guardiak… erabaki hauek guztiak eta askoz gehiago Zerbitzu buruaren hatzamar jainkotiarraren menpe daude.

Eta halako errealitatea zure egunerokotasuna denean EPEetako iruzurra ezin duzu gaizki ikusi, dena baitago helburu nagusiago baten menpe; egin bedi zure nahia zeruan bezala lurran ere.

Osakidetzan norabide-aldaketataren aldekoak garenok badakigu elkarrekin borrokatzeko beste aukerarik ez dugula. Belaunadi ezberdinen izerdiaz eraikitako amaren etxe hau zutik manteduko dugu.

 

 

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93