2021ean, Osakidetzak berritu egin zuen izendapenak eskaintzeko telefono-deiak egiteko protokoloa. Artikulu honetan ikusiko dugu hori. Hemendik deskaga daiteke protokolo osoa.
Opor-aldietarako aldi baterako kontratazio-erreserbaren protokoloaren inguruan kontuan hartu behar dugun lehenengo gauza da sindikatu medikoak (SME) eta erizaintzako sindikatuak (SATSE) sinatu dutela. Sindikatu horretako afiliatuei, bitxia bada ere, ez die eragiten aldaketa horrek, ia urte osoan lan egiten baitute, kontratazio-zerrendetan sartuta egon beharrik gabe. Hala ere, hauen sinadurak bermatu du une jakin batean telefonoa hartu ezin izan duten edo kontratua onartu ezin izan duten pertsonak kontratazio-zerrendetatik erraz kentzeko aukera dagoela, haien planak bertan behera uzteko behar besteko aurrerapenaz eskaini ez zaielako.
Protokoloa.- Telefono-deiak egitea izendapen luzeen zerredako izendapenak eskaintzeko.
Aldi baterako kontratazio-zerrendak egiteari eta kudeatzeari buruzko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 14ko Erabakiaren 24.1 artikuluan xedatutakoa betez, protokolo bat ezarri da izendapen luzeen zerrenda izendatzeko izendapen-eskaintzetarako telefono-deiak egiteko.
Erabaki horren 24. artikuluan zehazten denez, izendapen luzeen zerrendako izendapenen kudeaketa, modu lehenetsian, Osakidetzak horretarako jarritako bitarteko telematikoak erabiliz egingo da, nahiz eta aukera egongo den eskaintzaren kudeaketa telefonoz ere egiteko. Horrexegatik da beharrezkoa izendapen luzeen zerrendako izendapen-eskaintzetarako telefono-deiak egiteko protokolo bat ezartzea.
Prozesua honako hau izango da:
-
Telefonoz deituko zaio zerrendan lanerako prest dagoen lehenengo pertsonari, eta une horretan dauden izendapen guztiak eskainiko zaizkio.
-
Pertsona horrek erantzuten badu, 2 ordukio epea izango du kontratazio-eskaintza onartzeko edo baztertzeko.
-
Ez badu erantzzuten, bigarren aldiz deituko zaio. Bi deiak hiru ordukio tartea utzita egingo dira.
-
Bi telefono-deiei erantzuten ez bazaie, mezu bat bidaliko zaio eman duen helbide elektronikora.
-
Mezu elektronikoa bidali eta 24 ordura, interesduna ez bada harremantean jarri kontratazio Zerbitzuarekin, zerrendako hurrengoari deituko zaio.
-
Deiei eta mezu elektronikoari ere erantzuten ez badie, deitu zaion kategoria/lanpostu funtzional zehatzaren zerrendatik kanpo geratuko da, 2021eko uztailaren 14ko Erabakiaren 41. artikuluan ezarritako epeetan. Horren berri idatziz emango zaio, eta penalizazioaren amaiera-data adierazita.
Protokoloa.- Telefono-deiak egitea izendapen laburren zerredako izendapenak eskaintzeko.
Aldi baterako kontratazio-zerrendak egiteari eta kudeatzeari buruzko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 14ko Erabakiaren 25.1 artikuluan xedatutakoa betez, protokolo bat ezarri da izendapen luzeen zerrenda izendatzeko izendapen-eskaintzetarako telefono-deiak egiteko.
Esandako Erabakiaren 25. artikuluan zehaztu da izendapenen eskaintzak telefonoz egingo direla, modu lehenetsian.
Prozesua honako hau izango da:
-
Telefonoz deituko zaio zerrendako lehenengo pertsonari, baldintzak betetzen baditu eta zerrendan lanerako prest badago, eta une horretan dauden izendapen guztiak eskainiko zaizkio.
-
Prest dagoen horrek erantzuten badu, berehala adierazi beharko du eskaintza onartzen duen ala ez, edo justifikatzeko arrazoiren bat alegatzen duen.
-
Erantzuten ez badu, bigarren aldiz deituko zaio, eta orduan ere ez badu erantzuten, hirugarren aldiz. Hiru dei horiek bi egunetan egingo dira. Egun berean egiten diren bi deiak bi orduko tartea utzita egingo dira.
-
Deiei ez erantzuteak ez du eragotziko kasuan kasuko kategoria/lanpostu funtzionaleko zerrendako gainerako kideei izendapenak eskaintzen jarraitzea. Hiru saiakeretako batean interesdunak erantzuten badu, une horretan dauden izendapenak eskainiko zaizkio, halakorik badago. Hau da, ez du aukerarik izango aurreko deiak egitn zazikionean libre zeuden izendapenak hartzeko.
-
Deitu zaizon kategoria/lanpostu funtzional zehatzaren zerrendatik kanpo geratuko da, 2021eko uztailaren 14ko Erabakiaren 41. artikuluan ezarritako epeetarako, baldin eta hiru kontratazio-eskaintzatan ezinezkoa izan bada berarekin kontaktuan jartzea. Horren berri idatziz emango zaio, penalizazioaren amaiera-data adierazita.
41. artikulua.– Bazterketak.
1.– Kontratazio-eskaintza bati uko egiten bazaio dagokion epean justifikazioa agiri bidez egiaztatu gabe, eta indarrean dagoen izendapen bati uko egiten bazaio, sei hilabetez baztertuta geratuko da kategoria/lanpostu funtzionalaren zerrendatik, eta dagokion zerrendatik bakarrik (izendapen luzeen zerrenda eta izendapen laburren zerrenda), lehen aldiz uko egiten bada.
Indarrean dagoen izendapen bati edo kontratazio-eskaintza bati bigarren aldiz uko egiten bazaio uko hori epearen barruan justifikatu gabe, hamabi hilabetez kanporatuko da izendapen luzeen zerrendan edo dagokion kategoria/lanpostu funtzionaleko izendapen laburren zerrendan.
Indarrean dagoen izendapen bati edo kontratazio-eskaintza bati hirugarren aldiz uko egiten bazaio uko egite hori epearen barruan justifikatu gabe, behin betiko kanporatzea gertatuko da izendapen luzeen zerrendan edo dagokion kategoria/lanpostu funtzionalaren izendapen laburren zerrendan.
2.– Indarrean dauden izendapenei uko egiteak artikulu honetako 1. paragrafoan aipatutako bazterketak dakartza, uko egite horiek eragiten dituen arrazoia edozein dela ere, Erabaki honetako 29., 30., 31., 32., 33. eta 36. artikuluetan aurreikusitako kasuetan izan ezik.
3.– Era berean, kontratazio-zerrendetatik kanpo geratuko dira, aurrez ezarritako epeetan, Akordio honen 24. eta 25. artikuluak garatzeko ezarriko den Protokoloaren arabera egindako deiei erantzuten ez dieten langileak. Osakidetzak berrikusi egingo ditu bazterketak, eragindako langileek egin ditzaketen alegazioetan oinarrituta.
4.– Era berean, baztertutako langileak berriro ere zerrendetan sartu ahal izango dira. Osakidetzak beretzat gordetzen du baztertutako edo baztertutako izangaiei berriro deitzeko eskubidea, kategoria/lanpostu funtzional zehatzaren indarreko zerrenda agortutakoan eta premia asistentzial bat modu atzeraezinean bete behar denean, zerrendako kide guztien arteko lehentasun-ordenaren arabera. Asistentzia-premia batengatik izendapena atzeraezinezko moduan onartzen bada, izendapena bukatzean bertan behera geratuko da zigorra.
5.– Zigorraldia aplikatuko da zerrendetan diziplina-araubidea aplikatu ahal izatearen kalterik gabe. Diziplina-araubide hori hurrengo artikuluan arautzen den kasu bereizia da.
6.– Izendapen luzeen zerrendatik edo izendapen laburren zerrendatik penalizazioren bat gertatzen bada, interesdunari posta elektronikoz jakinaraziko zaio horren berri, bai eta horren ondorioak ere.