Orain duela gutxitik, garapen profesionaleko maila bakoitzerako lortu behar den formazioari buruz kontsulta asko jasotzen ari gara. Osakidetzaren zuzendari nagusiak irizpide batzuk ezartzen ditu deialdi bakoitzean, baita garapen profesionalerako deialdi bakoitza ebaluatzeko eta esleitzeko prozedura ere ezartzen du.

ESK sindikatua beti egon da egungo garapen profesionalaren ereduaren aurka, batez ere bi arrazoirengatik:

1. Hierarkian gorago duzun pertsonaren ebaluazio subjektiboaren mende zaude hurrengo garapen profesionaleko maila lortu ahal izateko.

2. Osakidetza ez da gai bere plantillari eskatzen dion etengabeko prestakuntza guztia eskaintzeko. Horren ondorioz, ordainketa-ikastaroen azpimundu bat sortzen da enpresa pribatuen edo sindikatuen bitartez. Enpresa edo sindikatu horiek, Estatuak etengabeko prestakuntzarako ematen dituen dirulaguntzez baliatuta, prestakuntza euren afiliatuentzat baino ez dute kudeatzen.

Zure lanbide-kategoriaren arabera maila bakoitzean sartzeko lortu behar den puntuazioari buruzko datu eguneratuenak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 2425/2023 EBAZPENEAN agertzen dira. Ebazpen horren bidez, Osakidetzaren mendeko zerbitzu-antolamenduetako profesionalentzat 2023ko ekitaldiari dagokion garapen profesionalaren maila aitortzeko deialdi arruntaren baldintzak, eskabideak, ebaluazio-prozedura eta mailaren esleipena arautzen dira. Deialdi hori hemendik deskarga daiteke.

Baldintzak bilatzeko prozesua eta garapen profesionaleko deialdi bakoitza ebaluatzeko eta esleitzeko prozedura errazteko, dokumentu hori kategoriaka banakatuko dugu, eta esteka hauetatik deskarga dezakezue.

I. ERANSKINA. LIZENTZIATU SANITARIOEN MEREZIMENDUEN BAREMOA

II. ERANSKINA. DIPLOMADUN SANITARIOEN MEREZIMENDUEN BAREMOA

III. ERANSKINA. A2 ETA B2 TALDEETAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

IV. ERANSKINA. C ETA D TITULAZIO TALDEEN MEREZIMENDUEN BAREMOA

V. ERANSKINA. E TITULAZIO TALDEKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

Hemen duzue garapen profesionaleko maila bakoitza lortzeko behar diren puntuen laburpen-koadroa. ESK sindikatutik gogorarazten dizuegu garapen profesionaleko maila bakoitzean aurkeztutako prestakuntza iraungi egiten dela:

•1. mailarako, curriculum vitaean baliozkotutako prestakuntza guztia kontatuko dizute.
•1. mailatik 2.era igarotzeko, azken 6 urteetako prestakuntza kontatuko dizute.
•2. mailatik 3.era igarotzeko, azken 7 urteetakoa.
• 3. mailatik 4.era igarotzeko, azken 7 urteetakoa.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93