ESK-k Osakidetzaren azken ez-betetzea salatzen du. Bat gehiago.
Osakidetzak kontratazio-zerrendak 2024ko lehen hiruhilekoan eguneratzeko konpromisoa hartu zuen. Bada, lehenengo hiruhilekoa amaitu da eta oraindik ez dira eguneratu.
ESK-rentzat bi faktorek bakarrik eragin dezakete hori: ezintasunak edo utzikeriak, eta agerian uzten du emandako hitzari ematen zaion balio eskasa.
Utzikeria horrek erakusten du Zuzendaritzak ez diela batere errespeturik Osakidetzan lan egiten duten edo lan egin nahi duten profesionalei. Atzerapen honi buruzko azalpen publikorik ez egotea ere salatu nahi dugu.
Ebazpen-ahalmena berreskuratzeko,ESKtik beti eskatu izan dugu Zerbitzu Zentraletako plantilla Osakidetzan aldi berean gertatzen diren hautapen- eta hornidura-prozesu askotara egokitzeko.
ESK-k Osakidetzari exigitezen dio irekita dituen prozesu bakoitzean daten eta epeen aurreikuspen zehatzak argitaratzeko eta horiek betetzeko konpromisoa hartzeko.