EAJk aurrera daraman hauteskunde kanpainaurrearekin jarraituz, gaur 1.400 lanpostuko deialdia iragarri dute Osakidetzan egingo den LEP batean.
Kea saltzen dute berriro. Kopuru hori bat dator 2023ko eta 2024ko birjarpen-tasekin, eta ez dakar plantillen benetako igoerarik, urte horietan erretiratzen diren langileak ordezkatuko baitituzte.
ESK-k berriro eskatu dio EAJri ez diezaiola iritzi publikoari gezurrik esan eta giza baliabideen benetako plan bat egin dezala plantilla horiek benetan eta eraginkortasunez handitzeko, gure egunerokoan aurre egiten ditugun lan-kargen eta arrisku psikosozialen azterketa zorrotza kontutan hartuz.
Gure eskakizunak aurrera eramateko, ESK-k, beste erakunde sindikal batzuekin batera, martxoaren 12an hartuko ditu kaleak, euskal administrazio publikoko langile guztiak greba-egun batera deituta dauden egunean.