Eusko Jaurlaritzak Donostia, Basurtu eta Galdakaoko ospitaleen zabalkuntzaren berri eman du, eta EAJk aurrekanpaina honetan duen estrategia zehaztu du. Osasun-arloko politikak bezain estrategia desegokia. 277 milioi euro, plantillak eta Lehen Arreta indartzeko erabiliko ez direnak.

Gizarteak eta sindikatuok plantillak eta Lehen Arreta indartzeko etengabe eskatu dugun arren, bai EAJk eta bai PSEk entzungorrarena egiten dute.

Orain, Imanol Pradalesek, lehendakaritzarako hautagai jeltzaleak, esan du, oraingoan bai, azkenean, serioski hartuko dutela osasungintza, eta adreiluan inbertsio gehiago iragarriz erakutsi digu, eraikuntza faraoniko gehiago. EAJko eta PSEko jaun-andreak analisi okerra egiten ari dira.

Udal-hauteskundeak balira, espaloiak altxatuko lituzkete, baina parlamentuari dagozkio, eta adreilu-hotsa egin behar da Lehen Arretaren eskaerak eta Osakidetzan behar beste langilerik ez egotearen salaketak entzun ez daitezen.

EAJko jaun-andreok, gakoa da ospitalzentrismoa uztea, Lehen Arreta indartzea eta profesional gehiagotan inbertitzea, zentroetako plantillak modu egokian dimentsionatuz eta kontratuak duinduz, prekarietatea behin betiko amaituz eta langileen egonkortasunaren eta duintasunaren alde eginez.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93