Marketing hutsa ezer aldatu ez dadin

 

Sagardui sailburuak 2023-2025rako Osakidetzaren Plan Estrataegikoa aurkeztu du; ESKren ustez, antolakundearen kontsigna hutsez beteriko eta estrategia errealik gabeko propagandarako panfletoa.

Plan berri honek osasunaren inguruan duen ikuspegia faktore sozioekonomikoak baztertzen ditu. Norbanakoaren osasun mota baten sustapena eta prebentzioaren alde apustu egiten du, norbanakoen esku geldituko dena (langile eskasia eta prekarietatea dela eta). Herritarren ahalduntzea deitzen diote; ESKak berriz, berdintasun ezaren hedapena esaten dio.

Gaixotu egiten gaituzten faktoreen analisirik ez dago: ingurumenekoak, lanekoak, etxebizitza... Horiek guztiak ekoizpen kapitalistaren modu partikularretik eratorriak dira, ahalik eta etekinik handienak bilatzen duena gure osasunaren kontura.

Artatze humanizatua aipatzen dute. Baina, kontuz, birtuala eta geroratua. ESKrentzat, termino antagoniko horiek proiektu berean planteatzeak argi uzten du EAJ eta PSEko kudeatzaileek zainketen inguruan duten ikuspegia.

"Balioan oinarritutako arreta" zabaldu nahi dute; termino ekonomikoak eta eraginkortasunekoak erabiliz Osakidetzak definitu nahi dute enpresa-koordenatuetan. ESKrentzat funtsezkoa da logika kapitalista herritarren osasun-zaintzaren kudeaketatik ateratzea.

Zainketen bikaintasuna aipatzen dute, zer zainketa? YouTube motako tutoretzetan oinarritutakoak? langilerik gabe? tresnarik gabe? Behar adina langile ez dagoen bitartean ez da kalitatezko zainketarik eginen.

Iraunkortasunari buruz ere hitz egiten dute, eta Osakidetza da hondakin gehien sortzen duen enpresetariko bat; humanizazioari buruz, hain zuzen ere, giza baliabiderik eza arazo nagusietako bat denean; eraginkortasuna; bikaintasuna; hizkuntza-errespetua; euskaraz lan egiten duten profesionalen aurkako jazarpen-jarrerak onartzen diren bitartean; genero-ikuspegia; gardentasuna, duela gutxi Arartekoak berak Osakidetza publikoki gardentasunik ezagatik gaitzetsi duenean, …

Proiektua parte-hartzailetzat definitzen da. Ez dakigu nork parte hartu duen, ESK ez, behintzat; seguruenik goi-kargudunak, burutzak eta aholkularitza pribatuak.

Planak osasun mentalaz kezkatzen dela dio, baina noizko okupatuko da Osakidetza? Zein estrategia erabili nahi du osasun determinatzaile sozialak kontuan hartu gabe?

ESKrentzat, Osakidetzak berrasmatu egin behar du eta ez ditu egungo egiturak betikotu. Premiazkoa da osasun publikoko zerbitzua birsortzea, demokratizatzea eta herritarrak ahalduntzea, Osakidetza gurea delako. Ez dugu genuena berreskuratu nahi, ez baita posiblea, ez eta desiragarria ere.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93