Horrela ezartzen digute eredu neoliberala.

Garrantzi eta izaera politikoko erabakiak antolamendu-berregituraketatzat saldu nahi dizkigute.

 

Justiziak jarri behar izan du bere lekuan Sagardui sailburuak zuzentzen duen Osasun Saila. Zartada gogorra izan da; ziur gaude kontseilaritzaren, lehendakaritzaren eta aholkularitza-enpresa pribatuen arteko deiak ugariak izan direla azken egun hauetan. Zer gertatu da? Galdetuko diote heuren buruei… 

Bada, gertatu dena da epaile ausart batek idatziz jarri duela ESK-k eta sindikatuok hamarkadetan salatu duguna. Garrantzi eta izaera politikoko erabakiak ezin dira berregituratze tekniko edo antolaketazkotzat hartu.

EAJk eta PSEk “lankidetza publiko eta pribatura” zabaldu nahi badute, edo, bestela esanda, osasun publikoa pribatizatu nahi badute, beren hauteskunde-programetan ohartarazi dezatela. Bien bitartean, abstenitu daitezen. Eta noizbait Osakidetza merkatuaren esku jartzeko tentazioa badute, pasa daitezela parlamentutik.

ESKtik epailearen hausnarketa txalotzen dugu, ekonomia-aurrezkia ezin da aitzakia izan funtzionatzen duten eta bizitzak salbatzen dituzten zerbitzuak desmuntatzeko, Basurtoko Bihotzeko Kirurgia kasu.

Nolanahi ere, Basurtun gertatu dena beste atal bat besterik ez da gobernu neoliberal honen ekiteko moduan, kapital handiak, kasu honetan nazioz gaindiko aholkularitza-enpresa handiek, agintzen duenera baitago.

ESIen sorrera lehen arretarako suposatu duen hondatzearekin, Urdulizekoa bezalako pribatizazioak, azkenean ESKk geldiarazi zituen arren, itxaron-zerrenden negozioa, Osakidetzaren digitalizazioa, kontratazio-zerrenden kudeaketa… negozioa, negozioa, negozioa.

Hau langileen kontrako eraso argia da, biztanleria osoari eragiten diona; elite ekonomikoek gehiengoa pobretzen dute egoera honetan etekinak ateratzen dituzten bitartean.

Horregatik, ESKk Osakidetzako langileak animatzen ditu Pentsiodunen Mugimenduaren eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren eskutik datorren mobilizazioan parte hartzera. Mobilizazio horiek datorren larunbatean, hilak 19, izango dira Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, zerbitzu publikoen okertzearen aurka, soldaten eta pentsioen erosteko ahalmenaren galeraren aurka, etxebizitzaren eta alokairuen prezio neurrigabearen aurka eta krisi klimatikoaren aurrean.

SOLDATA, PENTSIO ETA ZERBITZU PUBLIKO DUINAK!

¡SUELDOS, PENSIONES Y SERVICIOS PÚBLICOS DIGNOS!

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93