Berriki, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari Legebiltzarrean entzun diogu Osakidetzak EPE berri bat deituko duela eta mahai sektorialean negoziatzen ari direla.

Sailburuak eta Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, Rosa Pérez Esquerdok, iritzi publikoari esaten ez diotena da mahai horretan esertzen diren sindikatuek ez daukatela inolako zilegitasuna.

ESK-k gogorarazi nahi du duela 10 urte baino gehiago ez direla hauteskunde sindikalik egiten Osakidetzan, eta egungo plantillari bere ordezkariak aukeratzeko legezko eskubidea kendu zaiola.

Zer gertatuko litzateke Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarra desegingo ez balu eta epe barruan hauteskundeak deituko balitu? Eta Legebiltzarrak, desegin gabe, legeak egiten jarraituko balu, nola kalifikatuko genituzke lege horiek?

Datorren erantzuna “Estatu-kolpea” edo “herri-borondatearen usurpazioa” da; izan ere, ESK-rentzat horixe egin dugu sindikatuok Osakidetzan.

Gaur egungo plantillak aukeratu ez dituen sindikatuek akordio garrantzitsuak negoziatu eta sinatzen dituzte, ez soilik plantillarentzako, baizik eta herritar guztientzat, hala nola Aldi baterako Kontratazioko Zerrendak Prestatu eta Kudeatzeko Akordioa edo etorkizuneko EPEaren oinarriak.

ESK-k Osakidetzako Zuzendari Nagusiari eta Mahai Sektorialean dauden sindikatu gehiengodunei eskatzen die lehenbailehen dei ditzatela ESI desberdinetako hauteskunde prozesuak, egungo plantillari ahotsa emateko.

Hala ez bada, ESKk prozesu horiek sustatuko ditu legitimitatea duen eremuetan.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93