Pasa den azaroaren 23an auzitegiek ESK sindikatuari arrazoia eman zieten eta langileek Osakidetzak bertan behera utzitako karrera profesionalaren deialdietara eskubidea zutela onartu zuten. ESK sindikatuak egoera hau gure lan eskubideen murrizketa bat bezala salatu egin du.
Sententzia honek Osakidetzaren porrota suposatzen du beste behin ere. 2018.urtean epaitegiek Osakidetzari azken deialdien atzerapenak ordaintzera behartu zuten eta sententzia berri honek azken urte hauetan bete ez ziren deialdiak egitera behartzen du.
Sententzia agindutakoa Eusko Jauraritzak eta Osakidetzako Zuzendaritzak azken hamarkadan krisialdiaren aitzakiaz ezarritako murrizketen kontrako beste pausu bat da. Murrizketa hauek COVIDa dela eta osasun publikoa arriskuan jarri dute. Langilegoaren konpromezu pertsonalak, haien osasuna arriskuan jarriz, izan da Osakidetzaren kolapsoa saihestu dutena eta zerbitzu asistentzial duina eskaintzen jarraitzeko ahalmena posiblea egin dute.
Epaitegiek beste behien ere erakutsi dute Osakidetzak gure eskubideak hautsi dituela eta paktuak ez dituela errespetatzen.
ESK sindikatuak Osakidetzan bete gabe zeuden karrera profesionalaren deialdien eskaera egin du sententziak agintzen duen bezala.
Modu berean Osakidetzako langileak animatzen ditugu karrera profesionalaren deialdien zabaltzearen nor banakako eskubidea eskatzeko.
Sententzia hau beste arrazoi bat izan behar da mobilizatzen jarraitzeko eta murrizketa guztien lehengoratzea zein gure lan baldintzen hobekuntza eskatzeko.
ESK sindikatuak Osakidetzari exijitzen dio sententzia bete dezan, langileri ahitu batekin onartu ezina da legalki bete beharrekoa atzerapen gehiagorik gabe.