SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok salaketa jarri dugu EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, langileen osasuna gaixotasun kutsakorren kutsatze arriskutik babesteko, Osakidetzak Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea urratzen duela ikusita.

 

Bilbon, 2020ko azaroak 13.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak kautelazko agindu bat eman du, horren bidez langileek lanaldiaren barruan norberaren garbiketarako 10 minutu izatera behartzen du Osakidetza, COVID-19a hedatzea ekiditeko. Bestalde, hauei armairu bikoitz bat ematea ere eskatzen du, laneko arropa eta objektu pertsonalak espazio desberdinetan utzi ahal izateko.

Osakidetzako langileen artean izandako kutsatze-datuak kontuan hartuta (3.302 langile positibo COVID-19an), eta pandemiaren bigarren olatu honen egoera kritikoaz jabetuta, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok demanda bat jarri dugu EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, eta kautelazko neurriak eskatu ditugu berariaz, Osakidetzako langileak, haien senideak eta gizarte osoa kutsatzetik babesteko.

Joan den uztailean, Bizkaiko Lan Ikuskaritzak arrazoia eman zigun, eta Osakidetzari eskatu zion beharrezko neurri horiek har zitzala, Osakidetzako langileei garbitzeko 10 minutuak berehala emateko eskatu zuen, arrisku biologikoekiko esposizioa dela eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea bete dadin. Langileei behar bezain beste armairu eta uniforme emateko neurriez gain.

Urriaren 2an, sindikatuok berriro eskatuta, adiskidetze-ekitaldia egin zen, eta Osakidetzak Lan Ikuskaritzaren errekerimendua neurri zehatzik eskaini gabe egiteko betebeharra aitortu zuen, ohi bezala pasibotasuna erakutsiz.

Orain, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2020ko azaroaren 11ko auto hau eman du demandari erantzuteko, eta kautelazko neurri hauek aitortu dizkie Osakidetzako langileei:

 

10 minutu norbera garbitzeko

  • COVID-19 birusa duten edo izan dezaketen pertsonekin zuzeneko edo zeharkako harremana duten langileei
  • Baita gaixo horiek dauden edo artatzen diren egoitzetan lan egiten duten edo bertatik igarotzen diren langileak
  • Beti lanaldia amaitzean
  • Bazkaldu aurretik, lanaldi zatitua dagoenean

 

Armairuak:

  • Armairu bikoitza izateko betebeharra edo objektu pertsonalak uzteko espazio bat emateko

Azken neurri horri dagokionez, sindikatuok salatu dugu osasun-zentro eta ospitale askotan behin-behineko langile batzuek ez dutela armairurik, eta beren gauzak motxila batean utzi behar izaten dituztela; horrela, gaixotu eta COVID-19a eta beste gaixotasun infekzioso batzuk familiari eta komunitate osoari zabaltzeko arriskua izaten dute.

 

Osakidetzako langileak babestea lortu dugu sindikatuok

Sindikatuak izan gara, eta ez Osakidetza, beren langileak gaixotasun infekziosoen kutsaduratik (Covid 19) babesteko neurriak martxan jartzea lortu dugunak. Osakidetza derrigortu egin behar izan dugu. Orain, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezarritako kautelazko neurri guztiak berehala betetzea eskatzen diogu Osakidetzari. Guztiak dira beharrezkoak eta premiazkoak langileen osasuna babesteko osasun-baldintza normaletan, eta are nabarmenagoa da horiek betetzea nahitaezkoa dela pandemia-garai honetan, oso muturreko baldintzetan lan egiten ari baita.

 

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93