Gure sindikatua ez oso burokratiko eta oso parte-hartzailetzat daukagu, langile eta jendarteko kolektibo desfaboratuenen interesen alde konprometituta.

Lan-hobekuntzak lortzeko eta enpresa-erasoei eusteko etengabeko mobilizazioa eta lankidetza beste sindikatuekin (batez ere STEILAS, CGT, LAB eta ELArekin Euskal Herrian, eta Co.Bas,AST , CIG eta En Construcció Estatu mailan Telefonica-Movistaren) ditugun tresnarik baliagarrenak dira. Egunez egun defendatzen diren baloreetan datza sindikalismoaren indarra, ESK borrokalaria da.

Erabakietan parte-hartzerik zabalena izaten saiatzen gara, eta aktibismo boluntarioa ezinbestekoa da ESKren osasun onarentzat.

Lanen (ordaindutakoak eta ez-ordaindutakoak) eta ondasunaren banaketaren iritzikoak gara. Ingurumenaren mugen jakinaren gainean gaude; giza-garapenak muga hau errespetatu behar du. Gure erreferentzia-puntuak Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errenta eta desazkundea dira.

Feministatzat dauzkagu geure buruak eta pertsonen arteko berdintasuna dugu helburu, eta generoa ez dadila diskriminazioaren zioa izan.

Euskal sindikatu bat gara eta herri bezala dugun nortasunarekiko begirunea eta pertsona guztientzako eskubide zibil eta politikoen aitortza eskatzen dugu.