1970. hamarkadaren amaieran sortu zen ESK, Nafarroako CCOOetako zuzendaritza sindikatutik bota zutenean Espainiako erresuma eta EAEn defendatzen zituzten jarrera ofizialak ez defendatzeagatik. Trantzisioa finkatzeko aitzakiaz, jarrera hauek paktukerian eta “bake sozial”-ean sustatzen ziren CCOOko burokraziarentzako botere handiago baten truke.

80. hamarkadaren erdialderako gure sindikatua finkatuta zegoen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan ere, beste sindikatu erradikaletik etorritako pertsonekin [Sindicato Unitario (SU), Confederación Sindical Unitario de Trabajadores (CSUT) eta beste tokietatik].
1985ean izen bateratu bat hartu zen, ESK-CUIS (Ezker Sindikalaren Koordinakundea-Coordinadora Unitaria de lzquierda Sindical) hain zuzen.

CCOO-Euskadiko Ezker Sindikala korrontea CCOOn jarraitu zuen 1998 arte, ESK-CUISekin batu zen CCOOekin estrategia sindikalean desakordioak zituelako (CCOO sindikatuaren borrokarako grina eskasa) zein ekintza politikoan (fronte antiterroristarekiko babesa eta euskal gatazka konpontzeko ezezkoa Autonomia Estatutua eta Konstituzioaren bidez). ESK-CUIS eta Ezker Sindikalaren bateratze honetatik ESK (Ezker Sindikalaren Konbergentzia) sortu zen.

2010. urtean, ESK Nafarroan zatiketa bat eman zen eraketa- eta identitate-desbertintasunak medio; sektore batek proiektua uztea erabaki zuen eta besteak ESKren zeregina Nafarroan jarraitzea erabaki zuen.