Hauteskunde sindikalak Digi-n
- Xehetasunak
- Kategoria: Berriak
- 2023 ekainak 05
ESK sindikatua Digiko hauteskundeetara aurkeztu da, sektoreko beste enpresa batzuetan bezala, langile guztientzat baldintza duinak lortzeko.
ESK sindikatua Digiko hauteskundeetara aurkeztu da, sektoreko beste enpresa batzuetan bezala, langile guztientzat baldintza duinak lortzeko.
Zuen babesak lehen indar sindikal alternatibo gisa mantentzen gaitu, eta are gehiago konprometitzen gaitu gure lan-baldintzak hobetzeko proposamen eta ekintzetan lan egitera, nagusi den sindikalismo eroso eta eragingabearen aurrean.
Datorren urtean, langileok hitzarmen kolektibo berri bat negoziatu behar dugu, datozen urteetan gure lan-baldintzak zehaztuko dituena. Gure etorkizuna enpresan dugu jokoan, eta, alde horretatik, ESK-ren presentzia ezinbestekoa da CCOOk eta UGTk negoziazio prozesuetan dituzten jarrera antidemokratikoak salatzeko.
Telefonicako azpikontratazio basatiak estamentu guztiei eragiten die: garbiketari, merkataritzari, operazioei. Azpikontratazio- eta prekarietate-maila hain handia da, non kostuak merkatzeko eta enpresak kanpora ateratzeko duen borondateagatik eta CCOOk eta UGTk hori saihesteko asmorik ez izateagatik baino ez baita azaltzen.
Trítpico osoa deskargatu