Auzitegi Nazionalaren epai berri batek (irailaren 17ko SN 151/2014) dio langileek, hauen oporraldietan, eskubidea dutela oinarrizko soldata-kontzeptu finkoak (oinarrizko soldata, antzinatasuna...) kobratzeko eta kobratzen ohi dituzten ordainketa aldarroken (izaera desberdinetako plusak) bataz bestekoa ere.

ESKronika deskargatu

 

Auzitegi Nazionalaren epai berri batek (irailaren 17ko SN 151/2014) dio langileek, hauen oporraldietan, eskubidea dutela oinarrizko soldata-kontzeptu finkoak (oinarrizko soldata, antzinatasuna...) kobratzeko eta kobratzen ohi dituzten ordainketa aldarroken (izaera desberdinetako plusak) bataz bestekoa ere. Jakina, oporraldiak gozatu beharrean ordaintzen badira, finikitoak kasu, oporraldien ordainketak logika berbera izan behar du.

Europako 2003/88 Zuzentarauaren azterketaren ondorioetako bat da; bertan, lanaldiarekin loturiko hainbat arlo arautzen dira. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak askotan interpretatu du aipaturiko zuzentaraua, eta dio oporraldietako ordainketak ezin duela lermarik ekarri lanaldietako ordainketekiko.

Zuzentarau hau eta honen ondorioak zuzen-zuzenean ezarri behar dira erresumako zuzenbidean eta ezin dira hitzarmen kolektiboen bidez mugatu; beraz, hitzarmen kolektiboak diona diola, langile guztiek soldata-kontzeptu finkoak eta aldakorren bataz bestekoa kobratzeko eskubidea dute.

Enpresa Batzordeek edo delegatuek ekin ditzaketen izaera kolektibodun prozesuez gain, denok, banan-banan, ekin diezaiokegu erreklamatzeari. Honetarako jar zaitez harremanetan zure enpresako ESKren sekzio sindikalarekin edo zoaz sindikatueran egoitzetako batera.

ESK-k hauetako prozedura judizial desberdinei ekin die, zeinen emaitza positiboa izaten ari den, zuena dena erreklamatzera animatzen zaituztegu.