Gaur Eusko Legebiltzarrean ILP honen sinadurak erregistratu ditugu. Alderdi politikoei eskatzen diegu lege-proposamena lehenbailehen izapidetzea eta Espainiako Kongresuan aldeko botoa bermatzea.

 

«  Kohesio sozialerako eta pobreziari aurre egiteko tresna  den gutxieneko soldataren gainean arautzeko eskubidea ezinbestekoa da »

 

ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuok 130.000 sinadura baino gehiago jaso ditugu hiru hilabete eskasetan, erabateko arrakasta dena, eta gaur erregistratu dugu Legebiltzarrean herri-ekimen legegilea, irailean bertan eztabaida abia dadin.

Sinadura bilketa uztailaren 30ean amaitutzat eman zuten sindikatuek, hau da, aurreikusitakoa baino hiru hilabete arinago. Sinadura kopuruaren helburua beteta, lege-proposamenaren izapideak azkartzea lortu da horrela.

 

Gutxieneko soldaka propio baten alde

Sinadura bilketak erakutsi du Hego Euskal Herriko langileek apustu egiten dutela gutxieneko soldata propio baten alde. ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek sinadura bilketa martxan jarri zutenean asmo argia erakutsi zuten: kohesio sozialerako eta pobreziari aurre egiteko tresna den gutxieneko soldataren gainean arautzeko eskubidea ezinbestekoa da. Hego Euskal Herriko egitura sozioekonomikoa Espainiakoarengandik oso bestelakoa da, eta Espainiako gutxieneko soldatak ez du balio Euskal Herriko langileak pobreziatik ateratzeko, lanaldi osoko lanak izanda ere. Langileek mezu hori ulertu dute, eta jasotako sinadurak atxikipen horren seinale dira.

 

Alderdi politikoen babesa

Eusko Legebiltzarrean erregistroa egin ondoren, sindikatuok alderdi politiko guztiei galdegin diegu gutxieneko soldataren lege-proposamena ahal bezain pronto izapidetu dezaten, eta aldeko botoen bidez Espainiako Kongresuari adieraz diezaiotela euskal gizarteak 138.495 sinadurekin erakutsi duena: gutxieneko soldata propioa izateko borondate irmoa dagoela.

Era berean, langileen sinadurek erakutsi dute CONFEBASK ez dela gai enpresetako langileen nahiak asetzeko, eta gizartean euren pribilejioen defentsa egiten duten enpresariak bakarrik ordezkatzen dituela, baita bere eredu ekonomikoa langileen esplotazioan oinarritzen dela ere. 138.495 sinadura hauek balio behar lukete CONFEBASKek jarrera demokratikoago bat izan dezan eta negoziazioari bide eman diezaion.

 

Udazkenean mobilizazioa

Sinadura bilketa Eusko Legebiltzarrean erregistratu ondoren mobilizazio fase bati amaiera eman diogu sindikatuok, eta udazkenean beste fase bati ekingo diogu, langileen beste indar erakustaldien bidez sinadurek erakutsi duten atxikipena instituzio guztietan errespeta dadin.

 

Greba orokorra: mobilizazio handiak bizi-baldintza duinen alde

ESK-k langile klasea zoriondu besterik ezin du egin. Beste behin ere milaka pertsona kalera atera dira eta eztabaida sozial eta Irakurri

Greba orokorraren lehen balorazioa

ESK sindikatuak balantze positiboa egiten du martxoaren 17ko greba egunaz. Beste behin ere agerian geratu da Euskal Herriko langile klasearen Irakurri

Bihar, martxoak 17, greba orokorra!

Bihar, martxoak 17, lantokiak hustu eta kaleak bete behar ditugu, gure kontura aberasten den bitartean pobretzen gaituen sistema miserable horri Irakurri

Pobretzearen aurka, martxoak 17, greba orokorra

Langile klasearen pobretzearen aurrean, lan eta gizarte baldintzen okertzearen aurrean, langileok ezin gara geldirik egon. Martxoaren 17an denok greba orokorrera! Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6