Estatu mailan antolatu diren urtarrilaren 20ko mobilizazioetan parte hartzera animatzen dugu, Palestinari elkartasuna adierazteko, genozidioaren aurka eta armen merkataritzaren amaiera eta Israelekiko harremanak eskatzeko.

 

« Genozidioaren, okupazioaren, apartheidaren eta kolonialismoaren aurkako  neurri zehatz eta eraginkorrak  eskatzen dizkiegu Espainiako gobernuari eta euskal erakundeei »

 

Palestinaren Okupazioaren Aurkako Elkartasun Sare Estatalak (RESCOP), Espainiako Estatu osoko gizarte-erakundeak, kolektiboak eta herri-plataformak biltzen dituenak, kalera ateratzeko deia egin du larunbat honetarako, urtarrilak 20, Palestinari elkartasuna adierazteko, genozidioaren aurka egiteko eta armen merkataritza eta Israelekiko harremanak amaitzeko eskatzeko.

RESCOPen eskaerekin bat egiten dugu, eta gure afiliazioa eta, oro har, herritarrak animatzen ditugu Euskal Herriko hainbat lekutan egigo diren elkarretaratzeetan parte hartzera, Espainiako Estatuko gobernuari eta Euskal Herriko erakundeei Gazako Zerrendako genozidioaren eta Palestinako okupazioaren, apartheidaren eta kolonialismoaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak eskatzeko.

 

Mobilizazioak

  • Bilbo 12:30ean plaza Biribila
  • Berriz 13:00etan Olakueta plaza
  • Iruñea 17:00etan Antoniutti
  • Gasteiz 18:00etan Eusko Legebiltzarra
  • Eibar 18:30ean Untzaga plaza
  • Tutera 19:30ean Foruen plaza

 

Palestinak behar gaitu.

Stop genozidioa! Israel boikot!

 

 

CAF-en aurkako salaketa txalotzen dugu

ESK-tik gure babes irmoa adierazi nahi dugu aurkeztu duten salaketari CAF enpresako Administrazio Kontseiluaren aurka, Palestinako lurraldearen okupazioarekin eta kolonizazioarekin Irakurri

Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Eragozpen Fiskala gastu militarrari

Errenta aitorpena hasten da. Zerga-eragozpena egitera animatzen zaitugu, gastu militarrera bideratutako zatia gizarte-ekimenetara bideratzeko. Informatu bulegoetan, tutorialetan eta webgunean. Irakurri

Gerrarik ez! Armagintzarik, genozidiorik, kolonialismoarik ez!

Ukrainako gerraren hasieratik 4 urte eta NATOren erreferendumetik 40 urte bete direnean, gizateria une dramatikoan da. Otsailaren 26an eta 27an Irakurri

Ez dezagun Palestina ahaztu

Israelek nazioarteko zuzenbidea urratzen jarraitzen du Gazan praktika genozidak eginez. Gizarte zibilak jardun egin behar du: boikota eta presioa beharrezko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9