Ez dugu inolako errefortzuren berririk, eta, hala izan balitz, ez zukeen legerik beteko. Enpresa pirata honek kontratazio-agiriak bete behar ditu (Osakidetzak zaintzen ez dituenak) eta lan-baldintzak errespetatu behar ditu.

 

 Anbulantzia pirata banderarekin

 

« La Pau anbulantziak  pleguak bete eta lan baldintzak errespetatu  behar ditu »

 

La Pau Taldeak egindako informazioen aurrean, ESK Araba Anbulantziak honako hau adierazi nahi dugu:

  1. Ez dugula inolako errefortzurik ezagutzen ez RTSUn ez TSNUn.

  2. Errefortzu posible hori balego, ez zukeela indarreko legeria beteko, ez baita deialdirik aurrera eraman eta ez baita lantalderik adostu.

  3. Duela hilabete batzuetatik hona, La Pauek hainbat langile kontratatu zituen, GT1 izenekoak, eta horien funtzio bakarra enpresaren eskura egotea da, hau da, nahi duen tokian eta nahi duen moduan erabiltzen ditu langile hauek.

  4. Langile horiek, askotan, ez dute ez norbera babesteko ekipamendurik, ez uniformerik, baldintza egokietan beren lana egiteko.

  5. TSNUaren atzerapenen arazoa ez da bakarrik langile faltagatik, baizik eta egunero erabiltzen diren baliabideen koordinazio faltagatik.

 

Gezurrak, pleguak eta lan baldintzak

ESK-tik La Pauri eskatzen diogu ez dezala gezurrik esan eta ez dezala soilik kontratazio-pleguetan jasotakoa bete, baita edozein enpresari eska dakizkiokeen gutxieneko lan-baldintzak ere.

Halaber, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen Osasun Sailari eskatzen diogu bere betebeharrak bete ditzala eta, zerbitzu hori Osakidetzara itzultzen ez den bitartean, enpresa pirata horien gaineko kontrola egin dezala.

 

Txagorritxu Ospitaleko sukaldeko kaleratzeei ez!

Txagorritxu Ospitaleko sukaldeko kaleratzeei ez! 2026 martxoak 24 Arabako ESIko zuzendaritzak Txagorritxuko sukaldeko 5 pertsona kaleratzea proposatu du, nahiz eta Irakurri

EAE-ko garbiketa eta jantokietako greba

Feminizatutako, prekarizatutako eta denbora luzeegian ikusezin bihurtutako sektoreetakoak gara. Grebara atera gara dagozkigun eskubideak eta errekonozimendua eskatzeko. Irakurri

Aski da Correoseko langileak derrigortzea aseguru pribatuak saltzeko!

Correos-en kudeaketa txarra eta langileek aseguru pribatuak saltzeko jasaten dituzten presioak salatzen ditugu, enpresak posta-zerbitzu publikoaren funtzioei arreta egiten ez Irakurri

Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak

Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak 2026 otsailak 02 Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua: ez dugu propaganda gehiago behar, ezta Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56