Tubos Reunidoseko aurreakordio berriaren aurka gaude. Uste dugu unea dela lanuzteekin jarraitzeko, hitzarmen bat lortu arte, galdutako guztia berreskuratzeko eta Zuzendaritzaren gehiegikeriak amaitzeko.

 

Akordio eskasa Tubos Reunidoseko hitzarmenean

 

« Tubos Reunidoseko langileek 5 urte baino gehiago daramatzate soldatak igo barik eta lan-baldintzen  okertzea pairatzen  »

 

Joan den otsailaren 8an, enpresa-batzordearen gehiengoak (UGT, CCOO, eta LAB) aurreakordio bat 2017-2020 urteetarako atzerapenei buruz sinatu zuen Tubos Reunidosesko Zuzendaritzarekin, eta langileek hitzarmena defendatzeko hasitako eta batzordeak aho batez adostutako lanuzteak eten ziren.

ESKren eta ELAren atal sindikalek baztertu egiten dugu aurreakordio hori, nahikoa ez delako eta zenbait puntutan bermeak ez dituelako. Gainera, hurrengo urteetako hitzarmenaren negoziazioa baldintzatuko du

Akordio hori berresteko erreferenduma egitea erabaki zen asanblada batean, UGT, CCOO eta LAB sindikatu-atalek, enpresako zuzendaritzarekin batera, hitzarmen kolektiboan xedatutakoa hautsi zuten, eta hitzarmenetik kanpoko langileei bozketa horretan parte hartzeko aukera eman zitzaien.

 

Plantillak EZ esan zuen

Ezbehar guztiak gainetik, langileek EZ argi bat esan zioten akordioari:

  • Akordioari EZ: 340 (%55)
  • Akordioari BAI: 269 (%43)
  • Txuriak: 5
  • Baliogabeak: 3

Hala ere, bozketa hori ez da esperpentoaren amaiera. Izan ere, astebete geroago eta bilera bakar batean (inolako presio-neurririk gabe, eta ia eztabaidarik gabe), beste akordio bat lortu dute sindikatu horiek eta Tubos Reunidoseko Zuzendaritzak.

 

« Ez dugu akordio onartzen eta berriro ere aurreakordioari  ezezko borobila  ematea eskatuko diegu langile guztiei erreferendumean »

 

Tubos Reunidosen galdutakoa berreskuratu

ESKn ez gaude ados aurreakordio berri honekin. Gure ustez, akordio berri honek aurrekoarekin alderatuta hobekuntzak dituela onartuta, Enpresa Batzordeak adostutako mobilizazio-zikloarekin jarraitzeko unea da.

Tubos Reunidoseko langileek 5 urte baino gehiago daramatzate soldatak igo barik, eta, gainera, gure lan-baldintzak murriztu dituzten aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak ere izan dituzte.

Egoera berri horren aurrean, uste dugu une egokia dela hitzarmen baten alde borrokatzeko, galdutako guztia berreskuratzeko eta Zuzendaritzaren gehiegikeriak amaitzeko.

Pena handia ematen digu negoziazio hau KPIetara iristeko lasterketa izatea, eta ez langileentzat ahalik eta akordiorik onena lortzeko borroka.

Hori dela eta, ez dugu akordio hau bermatzen, eta berriro ere aurreakordioari EZezko borobila ematea eskatuko diegu langile guztiei erreferendumean.

 

Tubos Reunidos-eko EEEa ez da bertan behera geratu: borrokak jarraitzen du

Presioa mantendu behar da enpresaren, konkurtso-administrazioaren, Merkataritza Epaitegiaren eta EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, enplegua, altzairutegia eta logistika defendatzeko. Greba eten Irakurri

Tubos Reunidos-eko greba bertan behera geratzen da, baina borrokak jarraitzen du

Fase berri honetan lanean, antolatzen, presionatzen, salatzen eta borrokatzen jarraituko dugu beharrezkoak diren esparru guztietan, EEE bertan behera gera dadin Irakurri

Tubos Reunidosen greban jarraitzea orain arte defendatu duguna defendatzen jarraitzea da

Grebari eustea enplegua, altzairutegia eta logistika defendatzen jarraitzea da, oraindik indarrean dagoen EEE baten aurrean. EEE hori bertan behera utzi Irakurri

Tubos Reunidosen greba mugagabearekin jarraitzearen alde egiten dugu

Tubos Reunidos hartzekodunen konkurtsoan sartu izanak fase berri bat ireki du, eta bertan aktore zaharrei zein berriei gardentasuna, benetako informazioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8