Zaldibarko zabortegiko hondamendiko epaiketan Herri Akusazio gisa aurkeztu gara. Epaiketak sortuko dituen gastuei aurre egiteko, herritarron aportazioa beharrezkoa dugu.

 

 

 

Zaldibarko zabortegia amildu zela urtebete baino gehiago igaro da. Urte bete baino gehiago, zaborrezko munstroak Joaquin eta Alberto irentsi zituenetik. Iluntasunean amildu zen zabortegia, eta iluntasunak dirau gaur egun bertan.

Ez da informazio gardenik eskaini, ez dira erantzukizunak argitu eta ez da egia zein justizia egiteko pausurik eman agintari publikoen aldetik. Iluntasunari argia emateko asmoz aurkeztu gara Herri Akusazio gisa Zaldibar Argitu plataforma eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta. Herri Akusazioak, ordea, lan eskerga zein diru inbertsio handia suposatuko du eta beharrezkoa izango dugu herritarron laguntza ekonomikoa. Horretarako, itsulapikoa.eus plataforman diru bilketa herrikoia antolatu dugu, herritarron diru ekarpena hainbat opariren bidez eskertuz.

Gure ahalegina izango da prozesu honetan zehar egia eta justizia argitzea, erantzukizunak argitzea. Zentzu horretan, herritarroi bidelagun izatera gonbidatzen zaituztegu, bakoitzak ahal duen ekarpena eginez: diru ekarpena egitea, diru bilketa zabaltzen laguntzea... Informazio gehiago itsulapikoa.eus plataforman.
  

Egin zure ekarpena

 

Absentismoaren gezurra

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, berriro salatuko dugu patronalak desitxuratu duen "absentismo" hitzaren erabilera, borrokarekin konkistatutako lan-eskubideak Irakurri

Mutuak: zure osasuna, beraien negoizioa

Garbi adierazten dugu mutuen osasun-zerbitzuen pribatizazio handiagorako edozein prozesu edo saiakeraren aurkako gure jarrera eta lan-osasuna osasun-sistema publikoan erabat integratzeko Irakurri

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez Irakurri

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15