Orain hilabete batzuk, V. Biltzar Nagusiaren prestaketen barruan, gure sindikatuaren diagnostikoa egiteko inkesta bat bidali genizuen. Lehenik eta behin, inkesta hori erantzun duzuen ia 400 pertsonei eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Inkesta hori bestelako informazio iturriez lagundua egon da, esaterako, askotariko esperientzia eta profilak ordezkatzen dituztela uste dugun bost gizoni eta bost emakumeri egindako hainbat elkarrizketarekin. Era berean, Eztabaida Talde andana egin dira, horietan hainbat lurraldetako 80 gizon-emakume inguruk parte hartu dute.

Horiekin guztiekin joan gara sortzen aurkezten dizuegun Diagnostiko Parte Hartzaile Ziriborro hau. Momentuz lan-zirriborro bat besterik ez da, hortaz, datozen asteetan ekarpen eta iradokizunak jasotzeko aukera egongo da, azaroaren 9a arte. Horretarako, zuen eskura jartzen dugun inprimaki honetaz gain, lurralde guztietan Delegatuen Biltzarrak egin eta Herrialdeko Batzordeekin ere alderatuko da.

Are gehiago sakondu nahi izanez gero, hurrengo linkean prozesuan zehar sortu ditugun material guztiak eskura ditzakezu (linka ireki)

Datorren abenduaren 4an Batzorde Nazional Zabala egingo dugu Gasteizen.  Bertan diagnostiko hau behin betiko onartuko da eta V. Biltzar Nagusiko bigarren lan faseari bide emango diogu, planifikazio estrategikoari. Ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Interesatuta egonez gero dagokizuen egoitzarekin harremanetan jar zaitezkete.

Material osagarria

Diagnostikoa

Talde Motorra

 

 

Biltzar Nagusiak

IV. Biltzar Nagusia

IV. Biltzar Nagusia

2013ko azaroaren 8a. Irakurri
III. Biltzar Nagusia

III. Biltzar Nagusia

2008ko azaroaren 7-8a. Irakurri
II. Biltzar Nagusia

II. Biltzar Nagusia

2003ko urriaren 24-25a. Irakurri
I. Biltzar Nagusia

I. Biltzar Nagusia

1998ko urriaren 16-18a. Irakurri
  • 1

Gure ideiak

Ez oso burokratiko eta oso parte-hartzaileak gara, langile eta jendarte honetako kolektibo desfaboratuenen interesen defentsan konprometituak. Irakurri

Eskaintzen dizugu

Afiliatuen eskubideen artean, sindikatuaren estruktura guztietan parte-hartzeaz gain, aholkularitza sindikala eta arreta juridikoarena daude. Irakurri

Gure antolaketa

ESK-k estruktura sindikal ahalik eta arinena izatearen komenigarritasuna defendatu ohi du, burokraziarik gabekoa, non organo guztiak irekiak izango diren nahi Irakurri

ESKren historia

70. hamarkadaren bukaeran Nafarroako CCOOk ez bezalako jarrera borrokalariak defendatzeagatik sindikalisten kanporatzean datza ESKren hastapena. Irakurri

ESK-n parte hartu

Antola zaitez. Denok behar-beharrezkoak gara. Afilia zaitez. Irakurri
  • 1
  • 2