ESK-k estruktura sindikal ahalik eta arinena izatearen komenigarritasuna defendatu ohi du, burokraziarik gabekoa, non organo guztiak irekiak izango diren nahi duten pertsonen partehartzeari.
 

Estruktura

 




  1. Biltzar Nagusia. Bost urtetik behin, gutxienez, biltzen da. Sindikatuko organorik gorenena da, botere eta subirotasun handiena duena. Batzorde Nazional Zabalak Biltzar Nagusiaren deialdia egingo du horrela erabakita edo afiliazioaren %10ak eskatuta. Pertsona afiliatu orok parte har dezakete, hitz eta botoarekin.
  2. Batzorde Nazional Zabala. 74 pertsonek osatzen dute Batzorde Nazionala Zabala (Batzorde Nazionaletik 20 eta lau herrialdeetan hautatutako 54), lau hilabetetik behin gutxienik biltzen da. Pertsona afiliatu orok parte har dezakete, hitz eta botoarekin.
  3. Batzorde Nazionala. Biltzar Nagusian hautatutako hogei pertsonek osatzen dute Batzorde Nazionala; Batzorde Nazionalak berak, Batzorde Nazional Zabalaren onarpenarekin, beste sei pertsona gehiago hartzeko aukera du.
  4. Afiliatuen Herrialdeko Biltzarra. Beste eginkizunen artean Herrialdeko Batzordea hautatzearena du. Pertsona afiliatu orok parte har dezakete, hitz eta botoarekin.
  5. Herrialdeko Batzordea. Hilean behin, gutxienez, biltzen da. Herrialde mailako gai guztietan zuzentzen du sindikatua. Pertsona afiliatu orok parte har dezakete, hitz eta botoarekin.
  6. Badira beste organo batzuk ESKren estrukturan, zeinen eraginkortasuna sindikatuaren lanarentzat oso nabarmenak diren; honako hauek dira:
    • Delegatuen Biltzarrak. Herrialde mailakoak dira eta hilean behin biltzen dira. Herrialde bakoitzeko delegatuek osatzen dituzte Delegatuen Biltzarrak.
    • Lan-batzordeak. Emakumeen Batzordea (maila nazionalekoa eta herrialdekoa kasu batean), Lan-osasunerako Batzordea (maila nazional eta herrialdekoa), Jendarte-bazterketa Batzordea (maila nazionalekoa), Gazte Batzordeak, Batzorde Sektorialak.
    • Sekzio sindikalak. Lantoki bakoitzeko afiliatu guztiek osatzen dute sekzio sindikala.

 

Biltzar Nagusiak

ESKren Biltzar Nagusia bost urtetik behin egiten da; bertan, sindikatuaren oinarri ideologikoak eztabaidatzen dira. Biltzar Nagusietan pertsona afiliatu guztiek parte har dezakete. 

 

 

IVª Asamblea

IVª Asamblea

8 noviembre de 2013. Irakurri
IIIª Asamblea

IIIª Asamblea

7-8 noviembre de 2008. Irakurri
IIª Asamblea

IIª Asamblea

24-25 octubre de 2003. Irakurri
Iª Asamblea

Iª Asamblea

16-18 octubre de 1998. Irakurri
  • 1

Gure ideiak

Ez oso burokratiko eta oso parte-hartzaileak gara, langile eta jendarte honetako kolektibo desfaboratuenen interesen defentsan konprometituak. Irakurri

Eskaintzen dizugu

Afiliatuen eskubideen artean, sindikatuaren estruktura guztietan parte-hartzeaz gain, aholkularitza sindikala eta arreta juridikoarena daude. Irakurri

Gure antolaketa

ESK-k estruktura sindikal ahalik eta arinena izatearen komenigarritasuna defendatu ohi du, burokraziarik gabekoa, non organo guztiak irekiak izango diren nahi Irakurri

ESKren historia

70. hamarkadaren bukaeran Nafarroako CCOOk ez bezalako jarrera borrokalariak defendatzeagatik sindikalisten kanporatzean datza ESKren hastapena. Irakurri

ESK-n parte hartu

Antola zaitez. Denok behar-beharrezkoak gara. Afilia zaitez. Irakurri
  • 1
  • 2

29 hildako 2019an

lan istripuetan