Partehartzea


Sindikatuaren edozein organo erabakitzailean parte hartzea eskaintzen dugu, traba burokratikorik gabe. Zure gaitasunek eta lanak sindikatua aberasten dute eta guztiona den proiektu sindikal baten parte sentiarazten dizute.

 

Aholkularitza sindikala

Pertsona afiliatu guztiek eskura dituzte aholkularitza sindikalaren zerbitzuak (lan-kontratuak, nominak, genero-diskriminazioak, balore berdineko lanak, lanaldiak eta egutegiak, errendimendu-sistemak, huts eta zigorrak, kaleratzeak, Enplegu-erregulazio Espedienteak, mugikortasunak, segurtasuna eta lan-osasuna, gatazka kolektiboak, grebak, eta abar). Defentsa onenerako konprometitutako pertsona gaituek zuzentzen dute zerbitzu hau.

 

Laguntza juridikoa

Laguntza juridikoa doakoa da pertsona afiluatuentzat. Tasa judizialak eta prokuradoreen balizko zerbitzuak edo peritu-frogak bakarrik ordainduko dira; hauen minutak afiliatuen kontura izango dira.

 

Elkartasun Fondoa

ESK-k Elkartasun Fondo bat dauka; greba sindikaletan parte hartzen duten afiliatuei Fondo honek oinarrizko diru-sarrera bat izateko parada eskaintzen die greba-egun jakin batetik aurrera, baliabide ekonomikoen eza ez dadila izan greba bat bertan behera uzteko arrazoia.

Honako testuak, Elkartasun Fondoaren funtzionamenduaren funtsezko irizpideak laburbiltzen ditu. Araudi osoa nahi duenaren eskura dago hemen.

 

Gure ideiak

Ez oso burokratiko eta oso parte-hartzaileak gara, langile eta jendarte honetako kolektibo desfaboratuenen interesen defentsan konprometituak. Irakurri

Eskaintzen dizugu

Afiliatuen eskubideen artean, sindikatuaren estruktura guztietan parte-hartzeaz gain, aholkularitza sindikala eta arreta juridikoarena daude. Irakurri

Gure antolaketa

ESK-k estruktura sindikal ahalik eta arinena izatearen komenigarritasuna defendatu ohi du, burokraziarik gabekoa, non organo guztiak irekiak izango diren nahi Irakurri

ESKren historia

70. hamarkadaren bukaeran Nafarroako CCOOk ez bezalako jarrera borrokalariak defendatzeagatik sindikalisten kanporatzean datza ESKren hastapena. Irakurri

ESK-n parte hartu

Antola zaitez. Denok behar-beharrezkoak gara. Afilia zaitez. Irakurri
  • 1
  • 2

42 hildako 2019an

lan istripuetan