ESK-k uste du langile klasearen prekarizazioak, gure bizi baldintzek eta bereziki etxebizitza duin bat eskuratzeko ditugun zailtasunek inoiz baino beharrezkoagoa egiten dutela klase herrikoien mobilizazioa.

« Apostamos por la movilización y haremos lo que esté en nuestra mano para impulsar y apoyar las reivindicaciones de la clase trabajadora »
Gaurko egunean, ESK-k, bere Batzorde Nazionala arratsaldeko lauretan urgentziaz deitu ondoren, azaroaren 11ko Greba Orokorraren inguruan posizionatu da.
Gure Batzorde Nazionalak 65 afiliatu ditu, eta organo horretan gure ordezkarien % 15 baino gehiago daude. Aho batez erabaki du azaroaren 11ko Greba Orokorraren deialdia babestea.
ESK-k uste du langile klasearen prekarizazioak, gure bizi baldintzek eta bereziki etxebizitza duin bat eskuratzeko ditugun zailtasunek inoiz baino beharrezkoagoa egiten dutela klase herrikoien mobilizazioa.
Higiezinen espekulazioak, etxebizitza duin bat eskuratzeko ezintasunak eta Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren geldotasunak erabat onartezina den egoera honen aurrean bat egiten dute egunetik egunera gero eta langile gehiago pobretzearekin. Egoera honen haurrean gero eta langile gehiago aukeratu beharrean daude: etxebizitza izan edo erosketa-saskia bete.

ESK-k martxoaren 17ko Greba Orokorrean aldarrikatu zuen bezala, etxebizitza eskuratzea ezin da pribilegioa izan eta etxebizitza eskuratu ezina bihurtu da desberdintasun ardatz nagusienean. Gai horretan eskumenak dituzten Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeko gobernuek desparekotasun horri eusten diote, baina ez dute egoera horrekin amaitzeko politikarik antolatzen.
ESK-k, beraz, Greba Orokorra deituko du Hego Euskal Herrian datorren azaroaren 11rako, langileek bizitza duinak izateko duten eskubidearen alde, eta horretarako etxebizitza eskubidea eta soldata duinak bermatu behar dira.
Orain arte egin dugun bezala, ESK-ren borondatea inplikatutako eragile sozial eta sindikalekin lanean jarraitzea da, Greba Orokor hau ahalik eta bateratuena izan dadin eta guztion artean azaroaren 11 langile klasearentzat egun historikoa izatea lor dezagun.
Azaroaren 11an Greba Orokorra!
Gobernuen politikak errotik aldatzea eskatzen duen greba historikoa
Herritarrok masiboki espekulazioaren amaiera eta etxebizitza izateko eskubidearen bermea exijitzen dugu
Greba Orokorraren lehen orduak oso modu positiboan baloratzen ditugu
Azaroaren 11ko Greba Orokorrerako deialdiak
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6










