Bada garaia enpresa eta udala mugitu daitezen, behin betiko akordioa lortu ahal izateko. Epe laburrean behar bezalako akordiorik lortzen ez badugu, gose-grebari ekingo diogu, behar den energia guztia jarriz.

 
 

« Bada garaia enpresa eta udala mugitu daitezen, behin betiko akordioa lortu ahal izateko »

 

Joan den ostiralean 6 hilabete bete ziren hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren kontrata den ENVISER enpresako langileok greba mugagabea hasi genuenetik. 1.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten arratsaldean deitu genuen manifestazioan, gatazkari behingoz irtenbidea emateko eskatuz. Konponbidea plantillarentzat soldata duinak bermatzen direnean lortuko delarik.

Beste behin ere, ezkutatu ezin daitekeen eta inoiz baino indar gehiagorekin gure bidezko borrokan aurrera jarraitzeko jasotzen ari garen babes sozial garrantzitsua eskertu nahi dugu.

 

Proposamen egingarria eta arrazoizkoa

Atzo bilera berri bat burutu zen PRECOn enpresarekin. Greba-batzordeak, grebaren amaierarako akordio bat lortzea ahalbidetuko dezakeen gatazka konpontzeko proposamena jarri zuen mahai gainean. Proposamen egingarria, arrazoizkoa eta 2025etik soldata duinak bermatuko zituena. Beraz, langileok mugimendu garrantzitsua egin dugu negoziazioa desblokeatzeko. Enviserrek planteatu zuen ezin ziola proposamenari erantzuna eman aldez aurretik Udalarekin kontrastatu gabe, beraz bihar, osteguna, PRECOn beste bilera bat burutzea zehaztu dugu bi aldeak.

Bertan, espero dugu enpresak eta udalak behingoz beren erantzukizunak bere gain hartzea eta alde guztiek nahi duten akordio bat lortzeko beharrezko ahalegina egin dezaten.

Duela bi hilabete baino gehiago jaso genuen enpresaren azken proposamena, eta, beste behin ere, langileak gara mugitu garenak prestutasunez eta zintzotasunez akordio bat lortzen saiatzeko. Bada garaia enpresa eta udala mugitu daitezen, behin betiko akordioa lortu ahal izateko.

 

 

Gose greba

Aurrerapausorik egon ez arren, langileak ziur gaude egiten ari garenaz, eta gure aldarrikapenen bidezkotasunean erabat sinesten dugu. Alde horretatik, langileok borrokarekin jarraitzeko erabakia hartua dugu. Beraz, epe laburrean behar bezalako akordiorik lortu ezean, prest gaude lan-baldintzak hobetzeko borrokaren fase berri batera igarotzeko. Fase horretan, gose-grebari ekingo zaiola eta gure helburuak lortzeko behar den energia guztia jarriko dela iragartzen dugu.

Espero dugu puntu horretara ez iristea; orain pilota udaletxearen eta enpresaren teilatuan dago.

 

Zigor oso larria Gasteizko Udalari, Enviserren grebarako eskubidea urratzeagatik

Lan-ikuskaritzak oso zehapen larria ezarri zion Gasteizko Udalari (7.501 €-tik 225.018 €-ra), Enviserreko lorezainen greba-eskubidea urratzeagatik. Zinegotziari bere akatsa onartzeko Irakurri

Enviserreko langileen garaipena: 197 greba egunek fruituak eman dituzte

Ia 200 eguneko greba mugagabearen ondoren, Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea garbitzeko eta mantentzeko zerbitzuko langileek akordio historikoa lortu Irakurri

Enviser: laster akordiorik ez badago, gose grebari ekingo diogu

Bada garaia enpresa eta udala mugitu daitezen, behin betiko akordioa lortu ahal izateko. Epe laburrean behar bezalako akordiorik lortzen ez Irakurri

Sei hilabete Gasteizko lorazainek greba hasi zutenetik

Enviserren eta Gasteizko Udalaren inmobilismoak lorezainen greba mugagabea 6 hilabetera luzatu du. Bakarrik soldata duinekin desblokeatuko da lan-gatazka. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4