Herritarrak animatzen ditugu zuen behar sozialak Gasteizko Udalari helaraztera, udal erregistroan alegazio bat aurkeztuz urtarrilaren 21a baino lehen.

 


Argazkia: Gasteizko Udala

 

Gasteizko 2020ko udal aurrekontuak herritarren alegazioetarako epean dago urtarrilaren 21era arte.

Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak uste du udal-aurrekontuak tresnarik onena izan behar duela Gasteiz berdintasunezko hiria, hiri abegitsua eta jasangarria izan dadin bertan bizi garen pertsona guztientzat.

Aurten, are gehiago, aurrekontu-proiektu propioa egin da (gogora dezagun 2019ko aurrekontua aurrekoaren luzapena zela), eta, beraz, gure hiriaren benetako beharrei erantzun behar die.

Gasteizko Udalak bere webgunean jakinarazi duen bezala:

"EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin-en arteko akordio politikoa berretsi du osoko bilkurak. Zuzenketen bidez gehitutako azken aldaketekin, datorren urterako gastu-proiektua 393,1 milioi eurokoa izango da (udal erakundeen eta enpresen aurrekontuak kontuan hartu gabe), eta, gaur hasieran onartu ondoren, partikularrek alegazioak aurkezteko epea izango dute –Abenduaren 30etik urtarrilaren 21era–, 2020ko urtarrilaren 28an indarrean sartu baino lehen.

Aurrekontu-akordioari esker, 2020 Aurrekontuaren bi ildo estrategikoetako indartuta ateratzen dira: kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko apustua, alderdi sozial nabarmena duena, eta ekonomia berdearen esparruan Gasteizek duen erreferentziazko posizioari lotutako proiektuetan aurrera egitea."

 

Gasteizko 2020ko udal aurrekontuak

Behin aurrekontuak aztertuta, honako hau baiezta dezakegu:

  • Proiektuen aurrerapena argi eta garbi islatzen dutela; izan ere,% 12a handitu da Hirigintza (orain lurraldea eta klimaren aldeko ekintza) eta Ingurumen (orain mugikortasuna eta espazio publikoa) sailen gastua.

  • Udalak lau urtetan ia 16.500.000 euroko kredituak konprometitzen dituela Mendizorrotzako futbol zelaia eraberritu eta Auditoriuma egiteko, legealdi osorako kredituak konprometitzen dituzten partida bakarrak izanik, udal gobernuaren bi lehentasun nagusitzat erakutsiz.

  • Guztiaren gainetik aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa mantenduko dela, hau da, defizita ez igotzea.

  • Ez dela aurreikusten jarduera ekonomikoen gaineko zergaren bidez gehiago biltzea.

  • Gizarte-politiken gorakada ez dela% 9ra iristen.

  • Gizarte-larrialdietarako laguntzetara bideratutakoa izoztu egiten dela (ez da aurrekontu osoaren %1,2ra iristen).

  • Gizarte-laguntzetara bideratutako gastuak 800.000€ baino gehiagotan murrizten direla.

  • Kolektibo askoren beharrak ez direla betetzen: adinekoak, etxez etxeko laguntza, pobrezia energetikoa, harrera-baliabideak, etxebizitza eta abar luze bat.

  • Pobrezia eta behar sozialak handitzen ari direla.

 

Galdera begi-bistakoa da

Non dago zerbitzu publikoen eta kalitatezko zerbitzuen aldeko apustua, benetan pentsatzen dute aurrekontu sozialak direla? Nola aurreikusten da etorkizuneko kreditu horiek ordaintzea?

Herritarrak animatzen ditugu bete gabe dauden behar sozial horiek udalari helaraztera, udal erregistroan alegazio bat aurkeztuz.

Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataformatik argi dugu mobilizazioak bakarrik jarriko dituela bizitzak politiken erdigunean, eta premia sozialak zementuaren ordez lehentasun gisa jartzearen aldeko apustua egiten dugu; horregatik, datorren urtarrilaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Aldeko Kartak deitutako grebara aterako gara.

 

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak 2023: propaganda hutsa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak 2023rako aurkeztutako aurrekontuak gogor kritikatzen ditu eta abisatzen du DSBEan emandako murrizketak probetzearen Irakurri

Pobrezia eta bazterketa, giza eskubide arazoa

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eskubideak benetan eraginkorrak izan daitezen. Irakurri

Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde sinatu

ESK bat dator osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadura bilketarekin. Aldarrikapen garrantzitsu hau zure sinadurarekin babestera Irakurri

Pobretzearen aurrean: energia publikoa eta aberastasunaren banaketa

Maiatzaren 26an soldaten, pentsioen eta prestazioen erosahalmenaren aldeko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaitugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9