Gure administrazioek biribil more eta argi lila andana jarriko dute beren leihoetan, apaingarri horiek botere magikoak balituzte bezala. Luze eta amorruz aritu gaitezke indarkeria matxistaren aurka botere publikoek hartzen dituzten neurriekiko utzikeriaz.

 

 

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da, eta gure administrazioek biribil more eta argi lila andana jarriko dute beren leihoetan, apaingarri horiek botere magikoak balituzte bezala.

Entzungor egiten jarraitzen diote beren erantzukizun erreala denari, hau da, indarkeria ezabatzeko beharrezko baliabideak ezartzeari eta horretarako aurrekontuak bideratzeari.

ESKtik ekonomia feministaren proposamenarekin bat egiten dugu, zeinak frogatu nahi duen bizitza ezin dela sostengatu eredu kapitalista heteropatriarkal eta binarioaren garapenaren baitan, kontuan hartzen baititu soilik merkatuarentzat ikusgai diren jarduera produktiboak. Beharrezkoa da etxeko eta zaintza lanak ikusaraztea, erantzukizun kolektibo gisa partekatzea, lanaren sexu-banaketa ezabatzea, eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak garatu ahal izatea, gure eskubidea baita indarkeriarik gabe bizitzea.

Egungo politikak ez dira bidezkoak

Egungo politika publikoak ez dira bidezkoak, ez dute berdin eragiten eta ez dituzte ondorio berdinak gizonengan edo emakumeengan*. Ez dira neutralak. De  facto, diskriminazio eta mespretxu handiagoa eragiten dute emakumeongan*, eta hala izaten jarraituko du, baldin eta ez bada genero ikuspegia txertatzen gobernuen aurrekontu-prozesuetan, eta ez bada berrikuspen integralik egiten politika publikoek gizon eta emakumeei* nola eragiten dieten aztertzeko.

Helburu nagusia izanik emakumeen* aurkako indarkeria mota guztiak ezabatzea, uste dugu ezinbestekoa eta premiazkoa dela administrazioek konpromiso hori hartzea eta gauzatzea; politika publikoak garatzeko orduan lehentasunezko helburua dela uste dugu.

Luze eta amorruz aritu gaitezke indarkeria matxistaren aurka botere publikoek hartzen dituzten neurriekiko utzikeriaz; gai honi eskaintzen dioten garrantzi eskasaren adierazgarria da.

 

Gure aldizkaria irakurri

 

 

 

Zaintzak, nori egiten die mesede?

Zaintzak emakumeek beren gain hartutako ardura izan dira, eta ez dute erantzuteko, konpentsatzeko eta ordutegirako eskubiderik izan. Zaintza horiek sistema Irakurri

Soldata-arrakala, bide luzea oraindik ere

Otsailaren 22a, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunaren aldeko eguna da Europan. Emakumeek aurrerapausoak eman arren, mugimendu feminista indartsu eta tinko Irakurri

Zainketa-sistema publikoa lortzeko abiaburua

Bestalde, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko arratsaldeko manifestazioetan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herritar orori. Denon bizitzaz ari gara Irakurri

Indarrez abiatu da Greba Feminista Orokorra

Egun osoko mobilizazioetara batzeko deia zabaltzen dugu, zaintza zerbitzuen pribatizazioa salatu, zaintza langileen egoera kolapsatuekiko ardura exijitu, sistema publikoaren alde Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua