Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

BGDa eskubide bat da, ez da karitatea; beraz, zure interesak baliarazteko, legezko ekintzak has ditzakezu.

  • Prestazioa jasotzeko eskubidea duzula uste baduzu eta eman ez badizute, edo
  • BGDren etendura edo azkentzea aplikatu badizute edo
  • Zehapen-araubidea arrazoirik gabe aplikatu dizute,
Ez izan zalantzarik eta erreklamatu zure eskubideak. Horretarako, kontuan izan aldez aurretik erreklamazio administratibo bat jarri beharko duzula Gizarte Segurantzan bertan edo zure lurraldean prestazioa kudeatzen duen organoan (45 egun dituzte erantzuteko; hala egiten ez badute, erantzuna ezezkoa dela ulertu behar duzu).

Erantzuten ez badizute edo erantzun hori zure interesen aurkakoa bada, demanda jar dezakezu lan-arloko auzitegietan.

Gogoratu herriko defentsa-erakundearen aurrean ere erreklamazioak jar ditzakezula.

 


Hemen deskarga ditzakezu behar dituzun inprimaki guztiak